Inicio de sesión

PostHeaderIcon Stirling teknologiako mikrosorkuntzako motorraren prototipoa aurkeztu dute MUko ikasleek Nazioarteko Biltzar batean.

Stirling teknologia eraginkortasun energetikoan eta energia berriztagarrietan erabiltzen da. Irailaren 24tik 26ra bitartean egin den ISEC 2014 biltzarreko erakusketa-aretoan erakutsi dute motorrik eraginkorrena.

595 (id: 9295527)

 

Mondraberri- 2014/09/30

 

Stirling teknologiako mikrosorkuntzako motor bat garatu dute Mondragon Unibertsitateko Industria Ingeniaritzako Masterreko ikasleek. Irailaren 24tik 26ra bitartean egin den ISEC 2014 biltzarreko erakusketa-aretoan erakutsi dute motorrik eraginkorrena eta Álvaro González ikasleak biltzarreko txostenetako batean garaturiko lana aurkeztu du. Biltzarrean Stirling teknologiaren eskutik eraginkortasun energetikoaren inguruan lanean dabiltzan enpresarik, teknologia-zentrorik eta unibertsitaterik garrantzitsuenek hartu dute parte.

Industria Ingeniaritzako Masterreko ikasleek unibertsitateko laborategietan prototipo funtzionalak diseinatu eta eraiki dituzte, industria-ingeniaritzaren egiazko testuinguruan garaturiko ikaskuntzak prozesu sakon eta eraginkor baten  bitartez. Amaitzeko, lan-parametro guztiak neurtzeko eta ikusteko sentsoreak jarri dira. Horrek motorra hobeto ulertzeko aukera eman die. Aldi berean, motorren birabarkiei sorgailu bat konektatu zaie, sorturiko energia eta horren eraginkortasuna neurtzeko.

Bilbon egin den Stirling Motorren Nazioarteko Biltzarrean erakusteko aukeratu dute garaturiko motorrik eraginkorrena. Gainera, Mondragon Unibertsitatetik mahai-inguru batean parte hartu dute, Ingalaterrako, Italiako eta Taiwango beste unibertsitate batzuetako ordezkariekin eta ikertzaileekin batera, ikertzaileen eta teknologoen ikaskuntzarako tresna gisa Stirling motorren aparteko ahalmenari buruz hitz egiteko. Gaur egun, Stirling teknologia eskakizun handiko sektoreetan erabiltzen da, hala nola, sektore aeroespazialean, NASAn eta arlo militarrean.

Mondragon Unibertsitatea proiektuak eta arazoak konpontzean oinarrituriko hezkuntza-eredua ari da arrakastaz inplementatzen. Iazko, 2013-2014ko, ikasturtean Industria Ingeniaritzako ikasleek diziplina anitzeko proiektu bat garatu zuten, hainbat ezagutza-alor barne hartzen zituena: Ingeniaritza Termikoa eta Jariakorra, Teknologia Elektrikoa, Ingeniaritza Energetikoa eta Industria Segurtasuna. Mikrosorkuntzako Stirling motorraren modelo bat diseinatzea eta eraikitzea zen helburu nagusia. Ikasleek proiektua garatzeko taldeak sortu zituzten. Prozesuan zientzia- eta teknologia-alorreko gaitasunak eta talde-lanerako eta proiektuen kudeaketarako gaitasunak neurtu dira.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg