Inicio de sesión

PostHeaderIcon Simulatutako enpresekin gogor ikasiz

Eguaztenean hasi eta gaur, egubakoitza, bukatuko da Enpresa Simulatuen X. Azoka. Edizio honetan, 62 enpresa simulatu parte hartzen dira, Estatu mailakoak eta atzerrikoak, baita Bergarako Miguel Altuna Institutuko ikasleak ere, GARBI SLS enpresa simulatuarekin.

Inform Fundazioak antolatzen du azoka, bi urtean behin, SEFED programaren barruan, eta sare horretan parte hartzen duten ikastetxe guztiak daude gonbidatuta. 

Esperientzia 

Ikastetxe bakoitzak azoka horretara bere enpresa birtuala eramaten du. Miguel Altuna Institutuaren kasuan, GARBI SLS , ikuztegi industriala. Stand bat muntatzen dute, eta gainontzeko enpresekin harreman komertzialak lotzen dituzte, salerosketak.... ikasleak protagonista nagusiak dira, erabateko autonomiaz jarduten dute.

Goi Mailako Administrazio eta Finantzak zikloaren moduluetako bat Enpresa simulatua dute, non administraritza lanetan trebatzen diren, eta benetako enpresaren eragiketa administratiboak egiten dituzte. Enpresa bost sailetan antolatua dago: Harrera, Salerosketak, Marketina, Kontabilitatea eta GizaBaliabideak. Ikasleek sail guztietan jarduten dute, beste moduluetan ikasitakoak praktikan jarrita.

Enpresa simulatuaren ardatz nagusia "eginez ikastean" datza; metodologia erabat praktikoa da, ohiko klase teorikoetatik urrunduta. 

Azoka hori topagune bikaina da ikasleek gelatik kanpo bertan ikasitakoa praktikan jartzeko. "Oso esperientzia produktiboa da praktiketara joan aurretik dena zuzenean ikasteko; gainera, beste eskol batzuen esperientziak eta bezero eta hornitzaileak pertsonalki ezagutzeko aukera eskaintzen dizu", dio Enara Minguez ikasleak.

Iturria: GOIENA.net

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg