Inicio de sesión

PostHeaderIcon Sergio Scariolo: "Teknologiak berebiziko garrantzia du arerioaren jokaldi eta estrategiak aztertzeko"

Mondragon Unibertsitateko Kirol zerbitzuek Sergio Scariolo saskibaloi entrenatzailea ekarri zuten atzo gurera, 'Kirola eta teknologia' hitzaldia ematera. Bailarako saskibaloi taldeetako hainbat entrenatzaile eta jokalari joan ziren hitzaldira, baina protagonista nagusia ez zen saskibaloia izan, teknologia baizik.
Sergio Scariolo, erdian, hitzaldia ematen. | Ikusi handiago | Argazki originala

Mahaian, Josu Larreategi, Ointxeko entrenatzailea; Sergio Scariolo, Saski Baskoniako entrenatzailea eta Espainiako hautatzaile ohia; eta gaur egun, Saski Baskonian laguntzaile duen David Gil.

Saskibaloia zen hitzaldiaren aitzakia, baina teknologia izan zen protagonista; besteak beste, partiduak prestatzeko erabiltzen duten metodologiaren eta taldeen artean partiduak partekatzeko erabiltzen duten sistemen gainean jardun zuten. ACB ligan adibidez, partiduak amaitu bezain laster, zerbitzari batera igotzen dituzte, eta talde guztiek aukera dute bertara sartu eta norgehiagoka deskargatzeko.

Zertan laguntzen du teknologiak?

Gaur egungo goi mailako txapelketetan, estrategia eta arerioa ondo aztertzea funtsezkoa dela esan zuen Scariolok, eta hori aurrera eramateko, teknologiak berebiziko garrantzia duela gaineratu. Ildo horretatik, estatistikak, arerioen jokaldi eta estrategiak, jokalari bakoitzaren rola edo defentsak aztertzeko erabiltzen dituzten programak izan zituen hizketagai Gilek: arerioen partiduak Dropbox, Filezilla edo blog-en bidez deskargatzetik hasi eta, horiek ikusi eta estrategiak aztertu ondoren, jokalari eta entrenatzaileei bideo formatuan aurkezterainoko bidea azaldu zuen.

MUko Kirol zerbitzuek antolatu zuten hitzaldia, Ointxe saskibaloi taldearen laguntzarekin, eta bertara joandako saskibaloizale, jokalari eta entrenatzaileek adi entzun zituzten lehen mailako hizlariek kontatutakoak.

Iturria: GOIENA.net

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg