Inicio de sesión

PostHeaderIcon Salmenta eta kudeaketa komertziala lantzeko doako formazioa

Enpresaren salmentak eta kudeaketa komertzialaren prozesua hobetzen laguntzeko formazio eskaintza egin du Debagoieneko Mankomunitateak. Irailaren 25ean hasi eta abenduan bukatuko dira eskolak, Arrasaten. Bost saio izango dira guztira, bost ordukoak, 08:30etik 13:30era bitartekoak. Doan da.

Besteak beste, plan komertzialak diseinatzeko gaitasunak garatu gura dituzte; baita ere bezeroekin negoziatu eta gatazkak konpontzeko gaitasunak; arrakastarekin negoziatzeko pertsonen arteko trebetasunak hobetu, eta beste adibide bat jartzearren, salmentan eman beharreko pausoak zehaztu, bezeroen beharrak kontuan izanik, beraien beharrak eta motibazioak adieraziz.

Leku mugatuak

Informazio gehiago eskatzeko edo izena emateko: 943 79 30 90 edo enpresa@debagoiena.eus. Plazak mugatuak dira, eta ikasleen aukeraketa izen-ematean oinarrituko da.

Iturria:GOIENA.eus

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg