Inicio de sesión

PostHeaderIcon Saiolanek 10 langabe kontratatuko ditu Eskualdeko Sustapen Aktiboaren Programarekin

Saiolanek, Arrasateko Enpresa Berrikuntza Zentrua, urte amaierarako programa berri bat martxan jarriko du:  Eskualdeko Sustapen Aktiboaren Programa, Ekiteko esperientzia bizi, Debagoiena Eskualdeko sozio-enpresa berrikuntzara bideratuta dauden proiektu errealen garapenaren bidez”.  7 hilabeteko iraupena edukiko du programa honek -2011ko abendutik 2012ko ekainera-, eta langabezian dauden Debagoieneko 10 pertsona kontratatuko dituzte, unibertsitate-tituluren bat eta ekintzaile esperientzia hau bertatik bertara bizitzeko gogoa eta ilusioa dutenak.

Bai Saiolan eta baita Debagoieneko beste agente sozio-ekonomikoek ere interesgarriak diren hainbat proiektu identifikatu dituzte jada, “eskualdean enpresa ekintza berriak sortzeko aukera gisa”. Dena den, enpresa ekintza berri bat sortzeko esparru edo arlo batean bereziki interesatuta dagoen edonork bere planteamendua plazaratzeko aukera izan badauka. Proiektu erreal baten garapena da programa honen erdiguneko ardatza, eta Ekintzaile-zaletasunarekin erlazionaturiko hainbat prestakuntza-moduluak ere badauzka.

 

590 (id: 308723)Garaia Berrikuntza Gunea, bertan du egoitza Saiolanek

 

Programa honetan parte hartzera interesatuta dagoen pertsona orok azaroak 23a baino lehen eman dezake izena.  Horretarako, Aurkezpen eskutitza bidali beharko du,  parte hartzearen zergatia azalduz –esparru edo arlo batean bereziki interesa edukiz gero hemen aipatu beharko da-.  Honekin batera Curriculum Vitaea ere helarazi beharko da, ntena@saiolan.com helbide elektronikora, edota korreo postalez Saiolaneko helbidera: Garaia Berrikuntza Gunea Goiru, 1. A Eraikina, 4. solairua. 20500 Arrasate. (Gaia: Eskualdeko Sustapen Aktiboaren Programa).

Programa hau hobeto ezagutzeko, datorren azaroaren 18an honen inguruko aurkezpena egingo du Saiolanek.  Hitzordua goizeko 10.00etan izango da, Garaia Berrikuntza Guneko Auditorioan.  Bertara joateko asistentzia konfirmatu beharra dago, 943-712072 telefonoan edota ntena@saiolan.com helbide elektronikoan.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg