Robotikarekin lehenengo hartu emana.
Robotak geroz eta gehiago erabiltzen dira mundu industrialeko zentro automatizatuetan. Hauek lan konplexuak azkartasun eta zehaztasunez egiteko gai dira, horrela lantegi industrial modernoetan eskatzen diren kalitate eta ekoizpen tasa altuak lortzen dira. Baina, instalazio robotizatu horiek muntatu, erabili eta mantentze-lanak egiteko pertsona prestatuak behar dira.
Mintegi hau DBHko azken urtean (16 urte) dauden ikasleei zuzenduta dago, zeintzuk epe motzean aukeratu beharko duten zein ikasketa egingo dituzten etorkizunean. Erabaki zaila da, askotan erabaki horrek dakarrena ezagutu gabe hartzen dena. Jardunaldi honen bidez, ikasleek robotikarekin lehenengo hartu emana izatea ahalbidetu nahi da, robotak zertarako diren, robot mota garrantzitsuenak eta horiek erabiltzeko gakoak zeintzuk diren ezagutu ditzaten.
Honako hauek dira egun horretarako antolatu diren ekintzak:
- 9:00 - Robotika kolaboratiboa eta pick & place aplikazioak (bideo-proiekzioa)
- 9:45 - Demostrazioa: Staubli robota eta 3D eskanerra
- 9:45 - Demostrazioa: ABB robota eta Hanoiren dorreak
- 10:30 - Robot baten manipulazioa joystick baten bidez
- 12:00 - Lehiaketa Moway robotekin (I)
- 13:30 - Bazkaria
- 14:30 - lehiaketa Moway robotekin (II)
- 15:45 - Sistema automatizatuen erakusketa
- Iturria: mondragon.edu