Inicio de sesión

PostHeaderIcon Robotek taldeak Europako finala irabazi eta mundukora sailkatu da!

Europako finala irabazi dute asteburu honetan, “maila oso altua izan arren”. Munduko finala jokatuko dute apirilean. “Oso animatuta gaude” baieztatu digu Aitor Aranak, taldeko ordezkariak.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Robotek taldeak irabazi egin zuen atzo First Tech Challenge lehiaketa.

Sei herrialde ezberdinetako 17 prototipo aurkeztu ziren Europako finalera. Baina Euskal Herrikoa, Arrasatekoa izan zen nagusi. Ondoko lagunek Robotek taldea osatzen dute:

Fabrikazio mekanikoan diseinuko ikasleak:

•    Imanol Gonzalez Legarda
•    Bingen Zearreta Garaikoetxea
•    Kepa Barrutieta Azkargorta
•    Iker Manjon Tellez
•    Igor Sastre Agreda  
•    Francisco Rafael Cordero Murillo

Erregulazio eta kontrol sistemako ikasleak:

•    Aitor Aranzabal Merchan

Sistema elektroteknikoak eta automatizatuetako ikasleak:

•    Iker Salterain Alberdi
•    Imanol Makazaga Urretabizkaia

Irakasleak:

•    Aitor Arana
•    Igor Azkarate
•    Endika Gandarias

 

Arrasateko taldeak aurkeztu zuen diseinurik onena. Epaimahaiak jarritako probak oso ondo bete zituen, asteburuan Tarragonako kongresuen zentroan jokatutako finalean.

 

Taldeko ordezkarietako batek, Aitor Arana irakasleak, konfirmatu digu ez zela samurra izan: “Finalean maila oso altua egon da, eta tentsioa bukaera arte izan da”.

Garaipen honi esker, Goi Eskola Politeknikoko taldea sailkatu egin da munduko finalera, Amerikako Estatu Batuetako Saint Louis hirian jokatuko dena, apirilean.

Aitor Aranak baieztatu digu taldea “oso animatuta dagoela mundu mailako finalera begira” eta ez dute baztertzen final hori ere irabaztea, nahiz eta badakiten oso zaila izango dela. Zorionak lagunak eta ondo jarraitu!

Robotek taldeak ondoko kooperatibekin elkarlanean aritu da: Mondragon Assembly, Danobat Group, IK4 Research Alliance eta Fagor Automation.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg