Inicio de sesión

PostHeaderIcon Pertsonen egunerokoan erronkak eta negozio-aukerak identifikatzeko jardunaldia izango da Arrasaten.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak workshopa antolatu du etzi, ostegunean, pertsonen eguneroko bizitzako gizarte-erronkek dakarten negozio-aukerak identifikatzeko asmoz. Horizon 2020: Gizarte Erronkak - Pertsonen Eguneroko Bizitza workshopak esparru horretako negozio berriak garatzeko aukera-eremuak identifikatuko ditu, Goi Eskola Politeknikoko Enpresa Berrikuntzako eta Proiektuen Zuzendaritzako Masterreko ikasleek egindako lanean oinarrituta.

 

Eskolako irakasle ikertzaileak ez ezik, hainbat enpresa ere bertaratuko dira. Aztergai den eremua zabala da eta orotariko gaiak biltzen ditu: osasuna, aldaketa demografikoa eta ongizatea; elikagaien segurtasuna eta nekazaritza iraunkorra; energia ziurra, garbia eta eraginkorra; garraio adimentsua, berdea eta integratua; eta gizarte inklusibo eta hausnartzaileak, besteak beste. Bertan parte hartzeko, izena ematea beharrezkoa da. Horretarako, mezu bat bidali mesedez, ondoko helbidera: jganzarain@mondragon.edu

 

590 (id: 4124150)Whorkshopa Garai Berrikuntza Gunean izango da.

 

Hitzaldiak

 

Partaideei harrera eta aurkezpena egin ondoren, Gizarte Teknologia Sustatzeko Elkarteko (APTES) Adriana Martinezek “Gizarte-teknologia, garapen sozioekonomikorako aukera” izeneko hitzaldia eskainiko du. Gizarte-teknologien, eta zehazki, hainbat arazori (biziraupena, osasuna, hezkuntza, zahartzea eta desgaitasuna, besteak beste) irtenbidea eskaintzera bideratutako ezagutza zientifiko eta teknologikoen berri emango du.

 

Ondoren H-EneakoTxabi Gorritxategiren txanda etorriko da: "ETXETIK abiatutako eguneroko bizitzaren ikuspegia” izenburupean, eremu horretan erabiltzen diren produktu teknologikoen gaiari helduko dio, hobekuntzak antzemateko erabiltzaileak produktuok probatu egin behar dituela azpimarratuz.

 

Hurrengo hizlaria Gureak Taldeko Jon Ander Arzalluz izango da, “Desgaitasuna duten pertsonen eguneroko bizitzako gizarte-erronkak” izeneko hitzaldiarekin; eta amaitzeko, Asier Aztiriak, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko irakasle ikertzaile eta aurten Unibertsitate hori eskaintzen hasi den Biomedikuntzako Ingeniaritzako koordinatzaileak, “Pertsonen eguneroko bizitza osasunaren ikuspegitik: erronkak eta aukerak” izeneko hitzaldia eskainiko du.

 

Atsedenaldiaren ondoren, pertsonen eguneroko bizitzari lotutako zerbitzu, produktu eta negozio-eredu berrietarako aukera-eremuak identifikatu eta antzemandako aukera horiek gauzatzeko lan-egitaraua zehaztuko dute parte-hartzaileek. Hain zuzen, Goi Eskola Politeknikoko ikasleek seihilekoko proiektuen bidez garatu beharko dituzte ondoren aukera horiek. Horretaz gain, jardunaldian saioko ideiarik hoberena aukeratuko da, ideia finalisten artean. Workshoparen ostean, enpresa partaideek Masterrean garatutako prospektiba-proiektuen emaitzak eskuratu eta barne-ekintzailetzaren eta barne-lankidetzaren bidez, negozio berriak sor litzaketen ekimenak artikulatzeko aukera izango dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamenduak diruz lagundutako Kimuberri proiektuan txertatzen da jardunaldia.

Iturria:MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg