Inicio de sesión

PostHeaderIcon OUT to the World!

Partaideak Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko graduko laugarren maila eta masterreko bigarren mailako ikasleen %35 da. Kopuru hau Europar Batasunak 2020. urterako finkatutako helburuaren gainetik dago. “Horizon 2020” Programan zehazten den mugikortasun helburuak dio goi mailako ikasketak amaitzen dituzten ikasleen %20k nazioarteko esperientzia bat izan behar duela.

Ikasle horietatik Europako unibertsitateetan egingo dituzte ikasketa edo proiektuak, beste batzuk, euren proiektua enpresetan egingo dute.
Araudi aldaketak eragindako ziurgabetasun hilabete batzuen ondoren, pozik gaude Eramus+ programaren barruan egingo diren ingeniaritzako ikasleen egonaldi guztiak finantzatuta egongo direlako. Finantziazio hau Europatik, OAPEEren bidez eta Hezkuntza Ministeriotik dator. Era berean, azpimarratu nahiko genuke ministeriotik datorren finantziazio lehiaketa bidezkoa izan dela eta ingeniaritzako ikasleek emaitza oso onak lortu dituztela.

Zorte on guztioi!

Iturria: MONDRAGON.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg