Inicio de sesión

PostHeaderIcon Ostegunean irekiko da Kulturaten Kimu Berriko proiektuen erakusketa.

Bostgarren urtez jarraian, Kimu Berrik unibertsitate ikasleek egindako proiektu berritzaileen erakusketa zabalduko du. Erakusketa honek Debagoieneko gazteen ekintzailetasuna sustatzeko asmoa du.

595 (id: 5265732)

Kimu Berri erakusketako bostgarren edizioa datorren eguenean goizeko hamarretan zabalduko dute Kulturaten. Bi egunez, Mondragon Unibertsitateko ikasleek beren proiektu berritzaileak  erakusteko aukera izango dute. Besteak beste prospektiba, teknologia garapen eta negozio eredu berrien proiektuak ikusi ahal izango dira Arrasateko erakusketan. Mural, maketa eta erakusketa informatikoen bitartez, Oñatiko Enpresagintza fakultateko eta Arrasateko Goi Eskola Politeknikoko ikasleen 60 proiektu erakutsiko dira erakusketan. Hauez aparte, HUHEZIko ikasleek egindako zenbait bideo ikusteko aukera ere izango da Kulturaten.

Kimu Berri, Debagoieneko gazteen ekintzailetasuna sustatzeko programa da. Merkatu eta teknologia arloetan eragin nahi du gainera ekimen publiko-pribatu honek. Kimu Berrin, Debagoienako Mankomunitateak, Mondragon Taldeko ISEA-k, MU-k, Athlon eta Saiolanek hartzen dute parte. Erakusketa zapatura arte zabalik izango da.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg