Inicio de sesión

PostHeaderIcon Osasunerako aplikazio mugikorrak lortu du Ekintzailetasun Saria

Jardunaldia antolatu dute Ekitenek eta Kimu Berrik. Jardunaldiaren gaia osasuna-turismoa izan da, eta Garaian burutu da.

590.MU.Kimu.Berri.MU (id: 3352939)


Testua: MB / Argazkiak: MU / 2013-ko otsailak 27, asteazkena

 

200 gaztek parte hartu dute gaur Mondragon Unibertsitatearen Ekintzailetasun eta Berrikuntza Jardunaldian.

 

Mondragon Unibertsitateko talde irabazlearen ideia da, osasuna hobetzeko, telefono mugikorrerako aplikazio bat. Osasuna hobetzeko era “erosoa eta erraza” izango litzateke.

 

Era berean, baliagarria izango litzateke “gaixotasun batzuk garaiz detektatzeko, eta gaixotasunaren araberako dieta bat eta bizitza osasungarri bat proprosatzea”. Ideia irabazlea bururatu zaio ondoko taldeari:

  • Irune Orbe
  • Irati Aranaz
  • Mikel Etxeberria
  • Iñaki Intxausti
  • Erik Oribe
  • Xabier Lazkano
  • Diego Irigoyen

 

Mondragon Unibertsitateko 200 ikasleak diziplinarteko 20 taldetan banatu dira, zeregin bakarrarekin:

 

Negozio-ideia bat sortzea EAEko osasun-turismoaren inguruan. Horretarako goiz bakarra erabili dute.

 

Garaia Berrikuntza Gunean garatu dena Innovation Jam Jardunaldiaren lan-plana izan da, alegia, Mondragon Unibertsitateko ikasleei bideraturiko Berrikuntza Kolektiboko prozesu bat.

 

Osasun-turismoa erkidego batzuetan modan jarri den fenomenoa da. Funtsean, tratamendu medikoren bat, arreta medikoa edo ongizate motaren bat jasotzeko beste hiri edo herrialde batera joatean datza.

 

590.MU.Kimu.Berri.Pap.MU (id: 3378268)

Tokia era ezberdinean, modu dibertigarrian, girotu da. Horrela, aukera ezin hobea eskaini du ekintzailetzan parte hartzeko, jende berria ezagutzeko eta taldean benetako erronkei aurre egiteko, pentsamendu sortzailea erabilita.


Osasun Turismoari buruzko Jam Berrikuntza Jardunaldia Kimu Berrik eta Ekitenek antolatu dute. Gazteen ekintzailetzarekin zerikusia duten ekimenak bilatzea du helburu, talde-lana, sormena eta negozio-ideia berriak garatzeko Mondragon Unibertsitateko ikasleen artean. Gainera, LKSren babesa izan du.

Innovation Jam ekimenean, Mondragon Unibertsitateak gaur Ekiten lehiaketaren VII. edizioa iragarri du.  Lehiaketa hori zazpigarren urtez egingo da, Mondragon Unibertsitateko ikasleen artean ekintzailetza sustatzeko asmoz. Honako hauen lankidetzarekin egiten da: Gaztempresa, Debagoieneko eta Debabarreneko Landa Garapenerako Agentziak eta KIMU BERRI.

 

Aurten, ikasleek hiru kategoriatan parte hartu ahal izango dute beren proiektuekin. Bi ohiko kategoriak dira: “Enpresa Berritzaileen proiektuak” eta “Landa Inguruaren Garapena”, eta Gaztempresak eta Debagoieneko eta Debabarreneko Landa Garapenerako Agentziek garatzen dituzte hurrenez hurren. Hirugarren kategoria, KIMU BERRIk babesten du. Aurten, “Smart Cities”en testuinguruan egingo da, orain arteko “Gazteria, Kirola eta Denbora librea” ordezkatuz.

Kategoria horietako bakoitzean hiru sari emango dira. Kategoria bakoitzeko talde irabazleak 1.000 euroko saria jasoko du, eta kategoria bakoitzean bigarren eta hirugarren sailkatu direnek, berriz, 500 eurokoa. Parte-hartzaileak lanean hasiko dira beren proiektuekin eta ekainean ezagutuko dira irabazleak.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg