Inicio de sesión

PostHeaderIcon Noomad hiriko bizikleta berritzailea aurkeztu dute

Bizikletaren ezaugarri nabarmenena da aurreko aldean bi gurpil paralelo dituela eta horien artean toki bat duela motxila edo maleta bat eramateko. Toki horretan jarri daiteke baita ere umea bizikletan eramateko aulkitxoa.


Bizikletaren ezaugarri nabarmenena da aurreko aldean bi gurpil paralelo dituela eta horien artean toki bat duela motxila edo maleta bat eramateko. Toki horretan jarri daiteke baita ere umea bizikletan eramateko aulkitxoa.

Noomad enpresak aurkeztu duen lehenengo bizikletak aisia, osasuna eta kirola uztartzen ditu, hiriko esparruan erabiltzeko aproposak izanik, sortzaileen hitzetan.

Erosoa, segurua, osasungarria, ekologikoa eta jasangarria. Horiek izan dira bizikleta berria deskribatzeko sortzaileek erabili dituzten adjektibo batzuk. Eta bertaratutakoek aurkezpenaren ostean, bizikletak probatzeko aukera izan dute.

Oñatiko talde bat dago ideia horren atzean, eta ondorioz, oñatiar ugari izan dira aurkezpenean. Baita bailarako gainontzeko herritako pertsonak ere. Esaterako, Arrasateko udaleko ordezkaritza ere izan da eta eurek esan digute aztertuko dutela udalerako horrelako pare bat bizikleta erostea. Gipuzkoako jendea ere bertaratu da.

2011ko maiatzean eratu zen Noomad enpresa. Kirol produktuen garapena, diseinua eta berrikuntza bultzatzeko eta sustatzeko asmoarekin sortu zuten orduan Noomad. Aurreneko bizikletak, esan moduan, dagoeneko garatu dituzte eta merkaturatzen hasiko dira. Bizikleta osoa edo bizikletaren aurreko aldea bakarrik erosteko aukera izango dute erosleek, eta internet bidez erosi ahalko da.

Iturria: GOIENA.net

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg