Inicio de sesión

PostHeaderIcon NASA-k bultzatutako lehiaketa batean ari da Robotek taldea

Azarotik dabiltza lanean. Helburua: Robot bat diseinatu, fabrikatu, muntatu, programatu eta funtzionaraztea. Estatu mailako saioan parte hartuko dute.

590.MU.Robotek.Talde.13 (id: 7275880)


Logotipoak: Mondragon Assembly, Fagor Automation eta IK4 Research Alliance / Robotaren irudia: Robotek / Testua eta goiko argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2013-ko martxoak 1, ostirala

 

Amerikako Estatu Batuetan badago First izeneko fundazio bat. Bere helburua da ingeniaritza, zientzia eta teknologiarekiko grina sortzea gazteen artean.

 

Horretarako lau txapelketa sustatzen ditu: First Lego League, Junior Lego League, First Teach Challenge eta First Robotic Competition.

 

Horietako lehen bi txapelketak egin izan dira orain arte Estatu espainiarrean. First Tech Challengek, ordea, lehenengo urtea du aurten.

 

Orain arte Amerikako Estatu Batuetan soilik jokatu da, arrakasta handia lortuz: 2.300 taldek parte hartu dute.

 

Aurten lehen aldiz Europan ere jokatuko da. Ondoko agenteek babesten eta bultzatzen dute lehiaketa:

  • NASA agentzia espaziala
  • Boeing
  • Motorola
  • FedEx

Lehiaketa hau funtsean diseinu mekanikoko eta robotikako txapelketa bat da.
50 herrialde ezberdinetako taldeek parte hartzen dute, hain justu, 18 eta 23 urte arteko ikasleak. Epaimahaiak erabakia hartzerako ondoko irizpideak kontuan hartzen ditu:

  • Sormena
  • Orijinaltasuna
  • Taldeko lana

Talde-lanak, hain justu, norbanakoaren ekimena eta laguntasuna sustatu gura ditu.

 

Europako saioa Tarragonan izango da, martxoaren 17an. Aurtengo proiektua da robotak uztai batzuk hartu eta beste toki batera eramatea. Ahalik eta puntuazio handiena lortzea da beste helburua.

 

Kataluniako saio hori gaindituko duten lagunek munduko finalean izango dira, alegia, St. Louis hirian (AEB).

 

Lehiaketan buru-belarri dabil Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikasle eta irakasle talde bat. Ondoko lagunek Robotek taldea osatzen dute [goiko argazkian]:

 

Fabrikazio mekanikoan diseinuko ikasleak:

  • Imanol Gonzalez Legarda
  • Bingen Zearreta Garaikoetxea
  • Kepa Barrutieta Azkargorta
  • Iker Manjon Tellez
  • Igor Sastre Agreda  
  • Francisco Rafael Cordero Murillo

Erregulazio eta kontrol sistemako ikasleak:

  • Aitor Aranzabal Merchan

Sistema elektroteknikoak eta automatizatuetako ikasleak:

  • Iker Salterain Alberdi
  • Imanol Makazaga Urretabizkaia

Irakasleak:

  • Aitor Arana
  • Igor Azkarate
  • Endika Gandarias


MU-ko taldeak azaroan hasi zuen proiektua lantzen. Ez da lan erraza: Materiala eskatu behar da, robota diseinatu, muntatu, programatu eta funtzionatzea lortu behar da.

 

590.MU.Robota.ROBOTEK (id: 7329879)

 

Beraz, hiruzpalau hilabetetan osotu behar da proiektu osoa. Denbora mugatua da zailtasunetako bat, Aitor Arana irakasleak eta Iker Manjon ikasleak azaldu diguten bezala. Baita piezen neurri txikia ere.

 

Lehiaketan, Tarragonan, robotak uztai batzuk hartu beharko ditu eta beste leku batean utzi. “Robota gero eta toki altuagora iritsi, orduan eta puntuazio altuagoa lortuko dugu”.

 

Helburu horrekin, Robotek taldeak amaitu digu diseinu-lanak, eta fabrikazioari ekin beharko diote orain, datorren astebururako muntatuta izateko.

 

Buru-belarri dabil taldea eta “garaiz heldu beharko gara”, adierazi digute umore puntu batekin.

 

Egitasmoak badu bigarren erronka bat: “Proiektuarentzat finantzazioa lortzea. Motorea, sentsoreak,… erosi behar dira, eta dirua lortzeko inguruko enpresetan izan gara”.

 

Aurten baietz erantzun diete hiru enpresak: Mondragon Assembly, Fagor Automation eta IK4 Research Alliance. “Eskerrak ematen dizkiegu”.

 

 

 

 

595.FAGOR-IK4-ASSAMBLY (id: 8122099)

 

 

 

Iker Manjon ikasleak baloratu du lehiaketa “aukera bat” dela “klaseetan ikasitako teoria praktikan jartzeko aukera, gainera txapelketak eragiten duen grinarekin, motibazioarekin. Asko ikasten da”.

 

Aitor Arana irakasleak argi utzi du proiektua “erraza ez dela, ez ikasleentzat, ezta guretzat (ikasleontzat) ere. Robota ahalik eta azkarren egin behar da, eta funtzionatu beharra du, arau nahiko zorrotz batzuk betez. Robot bat dimentsio txikitan sartzea, piezak konprimitzea, piezak fabrikatzea,… zaila da”.

 

Nabarmendu du “hau ez dela ingeniari lana. Ikasle hauek 18-19 urte dituzte, Heziketa Zikloak egiten dabiltza, eta lortu dute gutxienez robotak funtzionatzea. Epearena zailago dago, baina  seguru garaiz lortuko dugula!”.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg