Inicio de sesión

PostHeaderIcon MUko Robotek taldea irabazle, First Tech Challengen

FTC lehiaketako finala irabazi egin du Mondragon Unibertsitateko Robotek taldeak. Siberiako taldearekin elkartuta lortu dute garaipena. Horri esker, apirilean Saint Louisen (AEB) jokatuko den mundu mailako finalean lehiatuko dira. First Tech Challenge-en finala irabazteaz gainera, Robotek taldeak Roboten Diseinu Onenaren saria ere ekarri du etxera.

3.000 bat lagunen aurrean atera dira garaile Arrasateko Goi Eskola Politeknikoko ikasleak FTC lehiaketako finalean. Asteburuan jokatu dute 17 eta 23 urtekoendako lehiaketa hori, Tarragonan. Eta MUKo ordezkaritzak 10 kiloko robota eraman du lehiarako.

Taldeko elkarlana

Hiru hilabetean zehar landu dute robot hori; eta haren zeregina zen ahalik eta puntu gehien batzea, jokalekuaren erdian egongo den esekileku batean uztaiak sartuz. Proiektuan, Mondragon Assembly, Danobat Group, IK4 Research Alliance eta Fagor Automation enpresek parte hartu dute proiektu irabazlean. 

Iturria: GOIENA.net

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg