Inicio de sesión

PostHeaderIcon MUko Kirol Zerbitzuak antolatu duen XIII. argazki lehiaketako ebazpena ezaguna da jadanik.

MUko Kirol Zerbitzuak antolatu duen XIII. argazki lehiaketa Josu Azkueren 9.bildumak eta Borja Abarrategiren "10.2.Urbiatik erraketekin" argazkiak irabazi dute. Aurtengo edizioan 25 partaide eta 74 argazki aurkeztu dira lehiaketara. Guztiak kalitate bikainekoak, gainera. ARGAZKI GUZTIAK IKUSGAI

Bilduma onena

Aurtengo gaia "Jarduera fisikoa egunerokotasunean" izan da. Gaiarekiko hurbiltasuna baloratuta eman zaio bilduma onenaren saria Josu Azkueren (GEP) 9.bildumari. Epaimahaiaren iritziz,hiru argazki hauek, egunerkotasunean egin daitezkeen jarduera fisikoak islatzen dituzte. Batetik, "9.1.itsaso, lur eta zeru artean" argazkiak kostaldeko lagun talde batek egin dezakeen ohiko natur ibilaldia irudikatzen du. Bestetik, "9.2.naturara jauzi" argazkiak barneko biztanle batek  lagun edo familiarekin egin dezakeen mendi bira. Azkenik, "9.3.olatuen jabe" argazkiak, kostako herri batean egunerkotasunean eman daitekeen egoera islatzen du. Gazte batzuk olatuekin jolasean ari diren bitartean, beste batzuk malekoitik paseatzen ari dira. Guztiak jarduera fisikoa egiten. Gainera, hiru argazki hauetan ageri diren pertsonak kalez jantzita edo erropa arruntekin ageri dira. Hau da, ez da lehiaketa puntual batean ematen diren egoerak.

Argazki onena

Bestalde, Borja Abarrategik (Huhezi) aurkeztu duen "10.2.Urbiatik erraketekin" argazkiak irabazi du argazki onenaren saria. Kasu honetan, teknikoki argazki bikaina delako irabazi du. Epaimahaiaren iritziz, Borjak zuri-beltzaren aukeraketa egokia egin du. Teknika honekin argazkian kontraste handia sortzen da, irudiari indar handia emanaz. Eduki aldetik, lan honek natura eta gizakia uztartzen dituela esan daiteke, argazki poetiko bat bihurtuaz. Amaitzeko, argazkian islatzen dena neguko mendi ibilaldi batean aurkitu daitekeen egoera bat da. Elur egun batean, Urbiako lautadan aurkitu dezakeguna hain zuzen ere.

Mila esker partaide guztioi zuen lan eder hauengatik eta hurrengo ediziorarte!

Argazki lehiaketako webgunea

Iturria: MONDRAGON.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg