Inicio de sesión

PostHeaderIcon MUko ikasleak saritu dituzte “Diseinuaren kulturaren sustapena” izeneko ideia lehiaketan.

Senior kontsumitzaileek erraz erabiltzeko elikagaietarako enbaseak sortzeko helburuarekin, Espainiako lau zentrotako industri diseinuko ikasleen 24 proiektu aurkeztu dira. Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Diseinu Estrategikoko Masterreko sei ikasleren hiru proiektuk irabazi dute ideia lehiaketa.

Hiru proiektuen maketak Rey Heredia kaleko patioan aurkeztu dira, Kordoban, eta hiru proiektu irabazle horiei sariak banatu dizkiete.

Lehen sariarekin errekonozitu den proiektua urdaiazpikorako enbasea da –Iker Legarda Gabiria eta Irantzu Vegas Ugarterena–, eta bere “berrikuntzagatik eta kalitateagatik” nabarmendu da. Enbasea ‘pintzaren’ keinua egin behar izan gabe manipulatzeko diseinatu da, eskuetan urritasuna duten pertsonentzat, kontuan hartuta pertsona adinduen populazioaren zati handi batek artrosi arazoak dituela.

Bigarren saria “For All” proiektuari egokitu zaio, Nora Inoriza Herrero eta Ana Navajas Querejetarenari, eta nabarmendu diren ezaugarriak izan dira “For All” izenaren pean elikagai marka bat sortzeko moldakortasuna eta borondatea, elikadura inklusiboaren balioak agerian jartzeko. Proiektua soluzio berritzailea planteatu du metalezko ontzien bi tipologiatarako: tapa gogor eta zurruna dutenak eta tapa fin eta malgua dutenak. Bi kasuetan, kontsumitu ez diren elikagaik kontserbatzeko helburuarekin, kanpoko tapa bat gehitu da, plastikozkoa, malgua eta ukitu leuna duena, atsegina eta ez labainkorra.

Hirugarren saria eskuratu duen proiektua metalezko kontserba lata bat da, Iñigo Peñagaricano Aguirresarobek eta Andoni Iglesias Lirozek egina. Sarituek lataren altuera handitzea proposatzen dute, heltzeko azalera handiagoa izateko. Itxiturari dagokionez, bi zatitan diseinatu da: tapa, erraz jarri eta kentzekoa; eta inguruan plastikozko eraztun bat, lehendabiziko aldiz erabili arte ondo itxita egoteko. Plastikozko itxitura mugimendu sinple batez eta ahalegin handirik egin gabe kentzeko, ertz lodi bat planteatu da.

Iturria: MONDRAGON.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg