Inicio de sesión

PostHeaderIcon MUko diseinuko ikasleak Bartzelonako Diseinuko ideia azokaren I. edizioan

MUko Goi Eskola Politeknikoko Industria Diseinua graduko 4. mailako ikasleak Bartzelonako Diseinuko ideia azokaren I. edizioan egon dira, irailaren 28tik 29ra.
MUko diseinuko ikasleak Bartzelonako Diseinuko ideia azokaren I. edizioan

Mercado de Ideas 2011

 

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko 4. mailako Industria Diseinuko 5 ikasleko talde batek, Diseinuko ideia azokaren I. edizioan parte hartu zuen, zeina Bartzelonan ospatu zen, Design Festival-en barnean. Sortzaile, ekintzaile, enpresa eta inbertitzaileei zuzendutako gune bat da hau, ideiak eta proiektuak elkartrukatzen dituzte eta finantziazioa lortzen dute ekimen berritzaileenentzat.


Bi egunetan gazte graduatuek eta IKT eta diseinuko profesionalek, komertzializatu gabeko proiektuak (produktu eta zerbitzuak) erakutsi zizkieten inbertitzaile eta enpresa sareei. Erakusketaren helburua negozio aukerak sortzea, ekintzailetza sustatzea, talentu sare bat sortzea eta gazte sortzaileak sustatzea da.


Diseinuko ikasleek aurkeztutako proiektua, 18 negozio ideia onenen artean aukeratua izan zen, aurkeztutako 150 lanetatik. Ikasleek bizi izan zuten esperientzia aberasgarria izan zen eta aurkeztu zuten proiektuak harrera ona izan zuen parte hartzaileen aldetik.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg