Inicio de sesión

PostHeaderIcon MUko bi ikaslek 'Orona Get Up' saria jaso dute

Orona Get Up sariak banatu berri ditu Mondragon Taldeko kooperatibak. Aipatutako sariek unibertsitateko karrera amaitu eta ikertzen diharduten gazteentzako bultzada izan nahi dute. Aurtengoan, MUko bi ikasle saritu dituzte: Diego Garavitok bigarren saria jaso du eta Mikel Ruanok hirugarrena.

Jon Altuna, MUko Ruano eta Garavito eta Oronako ordezkaria sari banaketa ekitaldian. | Ikusi handiago | Argazki originala

Orona Get Up sariek unibertsitateko karrera amaitu eta ikertzen diharduten gazteentzako bultzada izan nahi dute. Aintzat hartu dute proiektuaren zati batean ikerketa sartu badute, eta, aldi berean, garraio bertikalaren, hiri mugikortasunaren eta eraikinen kudeaketa energetikoaren arloetan nobedadeak eskaini badituzte. 

Talentua detektatzeko modua

Oronako Giza Baliabideetako zuzendaria den Mikel Tolosak banatu zituen sariak eta adierazi zuen: “Ekimen hau oso garrantzitsua da unibertsitateekin loturak sendotzen jarraitzeko, Oronan sartzeko talentua detektatzeko bide gisa, eta Oronak berrikuntzarekin eta etorkizunarekin duen konpromisoa indartzen jarraitzeko”.

MUko bi ikasle sarituak

Sarituak izan ziren: Pablo Gonzalez Oviedoko Unibertsitateko ikasleak lehenengo saria jaso zuen; bigarren saria MUko Diego Garavito Aguillari eman zioten, Modernitatea aginte panelean zehar eta soinua izeneko proiektuaren garapenagatik; eta, hirugarren saria Mikel Ruano Sanzek jaso zuen Orona makinen konfiguratzailea proiektuagatik.

Iturria: GOIENA.eus

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg