Inicio de sesión

PostHeaderIcon MUko bi ikaslek lehen eta bigarren saria jaso dute, Karrera Amaierako proiektuengatik

Oraingoa bigarren edizioa izaki, sarion helburua unibertsitate-karrera bukatzen duten gazteen artean ikerketa sustatzea da. Horretarako, hiri-mugikortasunaren eta irisgarritasunaren esparruan, berritasuna eta ikerketa uztartzen dituzten proiektuak saritzen dituzte.

300 (id: 8228830)Ingeniaritzako azken urteko Mondragon Unibertsitateko bi ikaslek, Julen Joseba Maestrok eta Beñat Mitxelenak, Get Up Orona sarien bigarren edizioko lehen eta bigarren sariak lortu dituzte. Sari horiek joan zen urtean sortu zituen Oronak, ikerketa sutatzeko asmoz, eta unibertsitateko karrera amaitzen duten gazteei dago zuzenduta.

Ikertzea xede duten eta, aldi berean, garraio bertikalaren, hiriko mugikortasunaren eta eraikinen kudeaketa energetikoaren arloan berritasunak aurkezten dituzten proiektuak saritzen ditu sariak.  Mondragon Unibertsitateko azken ikasturteko bi ikasle izan dira, hain zuzen, lehen eta bigarren saria jaso dutenak.

Bigarren edizio honetan, Mondragon Unibertsitateko ingeniari Julen Joseba Maestroren “Igogailuan argiztapen eraginkorrerako modu berriak” lanari eman diote Proiekturik Onenaren saria. Sari hori 1.500 eurokoa da.  Proiektuaren helburua argiztapen-erantzun berriak ikertzea izan da. Ikerketan ingurumen irizpideak aintzat hartu eta argiztapen-intentsitatea simulatzeko erremintak erabili dira. Proiektuaren ezaugarri nagusia hau da: oso praktikoa dela eta lorturiko emaitzak oso baliagarriak izan daitezkeela.

2. saria, 1.000 eurokoa, Beñat Mitxelenari eman zitzaion "TPU/Galdaketako kontaktu bat baliozkotzeko teknika esperimentalen garapena” izenburudun proiektua garatzeagatik.  Lan horretan, kablearen azalaren eta igogailuko polearen arteko itsaspen-neurria ikertu da, kable-polea arteko itsaspen-maila bera bermatuko duten tamaina txikiagoko poleak garatzeko helburuarekin, eraginkorragoak diren tamaina txikiagoko makinak erabiltze aldera.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg