Inicio de sesión

PostHeaderIcon MUko 200 ikaslek osasun-turismoaren gaineko negozio-ideiak garatu dituzte Garaian

Mondragon Unibertsitateko 200 bat ikasle Arrasateko Garaia berrikuntza gunean batu dira goizean, zeregin bakar batekin: negozio-ideia bat sortzea, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-turismoaren inguruan. Diziplina ezberdinetako ikaslez osatutako taldetan antolatuta, goiza eman dute ideia ezberdinak nola garatu pentsatzen., eta Borobil berdea taldearen ideia izan da irabazlea: osasuna modu eroso eta erraz batean hobetzeko mugikorretarako aplikazioa.

 

Modan jarri da osasun-turismoaren fenomenoa erkidego batzuetan. Mediku-tratamenduren bat, medikuen arreta edo ongizate motaren bat jasotzeko beste hiri edo herrialde batera joatean datza funtsean, eta gisa horretako ideiak aztertzen jardun dute MUko ikasleek goizean, Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzeko modukoa den begiratuz eta dagokion negozio-eredua garatuz. 

200 ideia baino gehiago

Lehen fase batean MUko campus ia denetan 200 ideiatik gora jasota, horien artetik aukeratutako 20 onenen bueltan jardun dute gaur –eguaztena–, negozio-ideia errealak sortzeko. Lego bidez prototipoak egin dituzte lehenik, eta ondoren aurkeztu. Balorazioa positiboa da eta itxaropenik ez da falta.

Ikasle talde bat lego piezekin prototipo bat muntatzen.

Osasun-turismoa aukeratu dute ardatz moduan, aukerak eskaintzen dituen alorra dela iritzi diotelako antolatzaileek.

Kimu Berrik, Ekitenek eta LEINNek antolatu dute jardunaldia eta LKS-k babestu, gazteen artean talde-lana, sormena eta negozio-ideia berriak garatzeko helburuarekin.

Ideia irabazlea

Borobil berdea taldearen ideia izan da irabazlea: osasuna modu eroso eta erraz batean hobetzeko mugikorretarako aplikazioa. Irune Orbe, Irati Aranaz, Mikel Etxeberria, Iñaki Intxausti, Erik Oribe, Xabier Lazkano eta Diego Irigoyen dira talde irabazleko kideak. 

Talde irabazleko kideak.

Ekiten lehiaketa

Jardunaldian, gainera, MUko ikasleen artean enpresa berriak sustatzeko helburua duen Ekiten ekintzailetzako lehiaketaren edizio berri baten hasiera iragarri dute. Ikasleek hiru kategoriatan parte hartu ahal izango dute euren proiektuekin: bi ohiko kategoriak dira, Enpresa berritzaileen proiektuak eta Landa inguruaren garapena, eta hirugarrena Smart Cities-en testuinguruan egingo da aurten, orain arteko Gazteria, Kirola eta Denbora librea ordezkatuz.

Iturria: GOIENA.net

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg