Inicio de sesión

PostHeaderIcon MUKO 120 IKASLEK MILLION DOLLAR BUSINESS LEHIAKETAN HARTUKO DUTE PARTE

Jardunaldia bitan dago banatuta: Lehenean, taldeak/enpresak eratuko dira, Oñatiko eta Bidasoako campusetako ikasleekin. Bigarren fasean, simulazioari ekingo zaio.

Mondragon Unibertsitatearen Bidasoako campusak EnpresaZientzietako 120 ikasle (Oñati eta Bidasoak) bilduko ditu gaur, 9:00etatik 19:00etara, Million Dollar Business lehiaketan parten hartzeko. V. edizio honetan, ikasleei aukera eman nahi zaie zenbait gaitan  ikasitakoa, enpresa simulazio bidez aplikatzeko.  

Jardunaldia bitan dago banatuta: Lehenean, taldeak/enpresak eratuko dira, Oñatiko eta Bidasoako campusetako ikasleekin.  Horrela, elkar ezagutzeko aukera izateaz gain, lehendik ezagutzen ez zuten jendearekin taldean lan egiten ikasiko dute. Enpresa bakoitzak identifikagarri bat izango du, taldea egiteko helburuarekin, eta talde bakoitzak bere "koloreen" eta helburuen alde borrokatu beharko du. Lehia ez ezik parte hartzea eta lankidetza ere sustatu nahi dira.

Bigarren fasean, simulazioari ekingo zaio. Denbora horretan, parte-hartzaileek erabakiak hartu beharko dituzte, finantzetan, marketinean, pertsonen inguruan, ingurumenean, kalitatean eta abarretan. Hiru ekonomia-ziklotan lortutako emaitzen arabera, enpresa irabazlea izendatuko da.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg