Inicio de sesión

PostHeaderIcon MUk surfari aplikatutako meteorologiari eta ozeanografiari buruzko jardunaldiak antolatu ditu

Itsasoaren eta olatuen jokaera iragartzeko. unibertsitateko Bidasoa Campusean gauzatuko dira maiatzaren 2an, ostiralean, 15:00etatik 21:00etara, eta larunbatean, 9:00etatik 15:00etara.
 
Autengo neguan itsats ekaitz ugari izan ditugu. Baina, ba al da horiek aurreikusteko modurik? Mondragon Unibertsitateko Bidasoa Campusak surfari aplikatutako meteorologiari eta ozeanografiari buruzko jardunaldiak antolatuko ditu ostiralean eta larunbatean, hau da, maiatzaren 2an eta 3an. Jardunaldiak itsasoaren eta olatuen jokaera iragartzen eta interpretatzen ikasi nahi duten surflariei eta itsasoa maite dutenei zuzendurik daude.

Jardunaldiak interesatuei irekita egongo dira doan, plazak agortu arte, eta doakoak izango dira. Izena aurretiaz eman behar da (mmsurf@eteo.mondragon.edu). Horien xedea olatuen dinamikek surfaren urautsietan eragiten eta baldintzatzen dituzten mekanismo fisikoak ezagutzea da. Horrenbestez, interesatuei mapa isobarikoak interpretatu eta olatuen dinamikak nahiz tokiko baldintza atmosferikoak iragartzeko eta olatuak eta itsas baldintzak iragarri ahal izateko Internet erabiltzeko funtsezko ezagutzak eskaintzea da helburua.

Jardunaldietan, txostengile gisa olatu handien surflaria eta Surf Science liburuaren autorea den Tony Buttek eta olatuak iragartzeko www.swell-forecast.com web orriaren egilekidea den Gabriel Pérezek (Tony Buttekin batera) hartuko dute parte.

Programa hiru bloketan zatitzen da: lehenengo biak ostiralean jorratuko dira eta hirugarrena, aldiz, larunbatean. Lehenengoan, “Olatuen jatorria” izenekoan, parte-hartzaileek ekaitzen eta olatuen sorrerari buruzko oinarrizko kontzeptuak ikasiko dituzte; eta bigarren saioan, berriz, olatuen hedapena, kostara hurbiltzea, olatuak noiz eta zergatik apurtzen diren, kostaren geologia, itsas brisa eta uraren tenperatura, eta olatuen klimatologia jorratuko dituzte. Larunbatean gauzatuko den hirugarren saioa olatuen iragarpenari buruzkoa izango da, eta haren bidez, iragarpen-eredu numerikoen garapena eta Interneten iritsiera landuko dira.

Surf eta Irristatze Kiroletan Marketin eta Zuzendaritza

Jardunaldiak Mondragon Unibertsitatearen Surf eta Irristatze Kiroletan Marketin & Management Aditu Ikastaroaren barnean txertatzen dira. Aurtengoa ikastaroaren bosgarren edizioa izango da eta Espainiako graduondoko prestakuntza bakarra da surfaren eta irristatze-kirolen industrian parte hartu nahi duten pertsonentzat, baita dagoeneko bertan parte hartzen duten baina beren ezaguera, gaitasun eta abilezia zehatzak dinamizatu eta sendotu nahi dituztenentzat ere.

Horrela, sektoreko profesional kalifikatuen premiari erantzuten dio.  

Halaber, Ikastaro Aurreratu hau Turismo Aktiboko Enpresen Sorrera eta Kudeaketari buruzko Masterraren barnean txertatzen da. Horrek prestakuntza espezializatua eskaintzen die beren zaletasuna lanbide bihurtu nahi duten pertsonei. Outdoor eta turismo aktiboaren mundua gero eta gehiago hazten ari den eta ekintzailetzarako eta autoenpleguaren sorrerarako aukera ugari eskaintzen dituen sektorea da.

Turismo Aktiboko Enpresen Sorrera eta Kudeaketari buruzko Unibertsitate Masterrak bi ibilbide ditu, ikasleak lortu nahi duen espezializazio-esparruaren arabera: batetik, surf eta irristatze-kiroletako enpresetan espezializazioa, eta bestetik, turismo aktiboko, aisialdiko eta kiroleko enpresetan espezializazioa. Ikasleek fase komun bat elkarrekin egingo dute, masterrak sustatzen dituen gaitasun orokorrak bereganatzeko, eta gero, arestian adierazitako bi ibilbide horietakoren batean espezializatuko dira, bigarren fase horretako gaitasun zehatzak bereganatzeko.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg