Inicio de sesión

PostHeaderIcon MU Uhaina txapelketako irabazlea bodyboardeko modalitatean

Ikasturtero bezala, Uhainan parte hartzeko gonbidapena jasotzen dugu Frantziako unibertsitateko kideen eskutik. Aukera paregabea da gure ikasleentzat eta gure unibertsitatearen izena zabaltzeko, horrela, bertan MUko lau ikaslek parte hartu zuten pasadan astean ospatutako txapelketan.

Geroz eta maila hobea erakusten ari dira gure ikasleak, horrela Beñat Elosuak, Huheziko ikasleak,  bodyboardeko lehengo postua eskuratu zuen. Mikel Elizaldek, GEPeko ikaslea, surfeko final aurrekoetan geratu zen surf maila oso ona erakusten eta Asier Viteri eta Jesus Villegas-ek, Empresagintzako ikasleak, lehengo tandetan kanporatuak izan ziren gutxigatik.

Oso esperientzia ona izaten da partaideentzat, beraz datorren ikasturtean Aste Santutan parte hartzera animatzen diren ikasle gehiago izatea espero dugu.

Eskerrik asko Frantziako lagunei eta ikasleei eta zorionak Beñati.

Iturria: MONDRAGON.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg