Inicio de sesión

PostHeaderIcon MU ENTER 2014 Nazioarteko Biltzarrean parte hartu du.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikotik Ainhoa Serna eta Felix Larrinaga doktoreek, Osane Lizarralde eta Urtzi Markiegi irakasleek eta Unai Bernabe doktoregaiak parte hartu zuten, guztiak ala guztiak Sofware Ingeniaritza-Web ingeniaritzako ikerketa lerrokoak.

SMARTUR proiektuaren izenburua “Turismoa helmuga adimendunetan” da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren ETORTEK programako proiektua da (2012-2014) .

Ikerketaren helburu nagusietakoa da datuen eta informazioaren kudeaketa eraginkorra lortzea, hori funtsezkoa baita mundu mailako ekonomian edo ekonomia globalean. Are gehiago kontuan hartuta UGC (User Generated Content) erabiltzaileak sortzen dituen datuen kopuruaren igoera ikusgarria, sare sozialetan, bidaiari sareetan, TripAdvisor, eta abarretan. Ezagutzak eta datuak trukatzearen ondorioz erabakiak hobeto hartu eta datuak egokiago kudeatu ahal izango dira, irismen handiko proiektuak seguruago garatu ahal izango dira eta turismoarentzat eraginkorrak izango diren finantzaketa mekanismoak sustatu ahal izango dira.

Gaur egun, Open Government Data (OGD) mugimendu garrantzitsu bihurtzen ari da ezagutzak trukatzeari dagokionez. Oinarrizko premisa da jabetza publikoko datuak eta gobernu erakundeen informazioa irekitzea, eta makinek irakurri ahal izango dituzten formatuetan erabilgarri jartzea (machine-readable), herritarrek, industriak, komunikabideek  zein sektore akademikoak –baita gobernuak berak ere–  errazago berrerabili eta konbinatu ahal izan ditzaten. OGD mugimenduak gardentasun handiagoa bultzatzeko ahalmena dauka, stakeholderren arteko lankidetza sustatzeko eta, azkenik, baina aurrekoek bezainbesteko garrantziarekin, jarduera ekonomiko berriak bultzatzeko.

Gaur egungo OGD ahalbidetzen eta sustatzen duen teknologiari Linked Open Data esaten zaio (LOD).

Egun, Interneti esker, edozein pertsonak edozein lekutatik eskuratu dezake giza ezagutzaren aberastasuna. Turismoaren ikuspegitik, egoera horrek Internet sorkuntza ahalmenik indartsuena duen tresnetakoa izatea ekarri du. Erronka da eskura dagoen informazio bolumen gero eta handiagoa nola sailkatu eta eraginkortasunez erabili.

Aplikatu diren teknologiak dira Web soziala, teknologia semantikoak, web semantikoa eta Linked Open data; horrez gain, euskal erakundeek eskaintzen dituzten ODE datuen zabalkundearekin ere lan egin da (Open Data Euskadi).

Iturria: MONDRAGON.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg