Inicio de sesión

PostHeaderIcon MONDRAGONeko BACek SAIOKA SAREA sustatzen du.

Lankidetzan oinarritutako ekintzailetza sustatzeko zereginean, MONDRAGONeko BAC ohartu da gure kooperatibetan badirela ekintzailetzarako prestasuna erakusten duten pertsonak, honelako egoeraren batean daudenak:

- Beren pasioa aktibatzeko aukera baten edo ideia baten bila dabiltza.

- Ez dute aukerarik ikusten liberatzeko eta ekintzailetza proiektu bat gauzatzeko, arrazoi pertsonalak edo famili arrazoiak direla eta.

- Enpresek murriztu egiten dizkiete ekintzailetza ekimenak gidatzeko aukerak.

- Bakarturik daude, negozio ideia bat gauzatzea ahalbidetuko dien talde sustatzaile bat eratzeko kontakturik gabe.

Bestalde, egiaztatu dugu gure kooperatibetan honelako kideak ere badaudela:

- Ideia berriak dituzten eta negozio berriak sortzeko moduan dauden pertsonak, baina ez daukatenak zertan prest egon ekintzailetzaren arriskuak beren gain hartzeko.

- Ahalmen handikoak izan daitezkeen ideia eta proiektu ugari, baliabiderik ez dagoela-eta alde batera utzita daudenak (baliabide ekonomikoak, talde sustatzailea...).

- Gaitasun tekniko eta gestio gaitasun aberatsak, jarduera sektore helduetako negozioei aplikatzen zaizkienak.

Hori guztia dela eta, MONDRAGONeko BACek SAIOKA SAREA sustatzen du. Ekimenaren helburua da pertsona interesdunek ekintzailetza kooperatiboko proiektu bateko protagonista bihurtzeko aukera izatea, pertsona horien egungo lan egoera kontuan hartu gabe. Horretarako, SAIOKA SAREAk ekintzailetza proiektuak gauzatzeko konpromisoa hartua duten pertsonen eta eragileen arteko sare solidario bat osatu nahi du.  

SAIOKA SAREAren lehenengo jarduera aurkezpen ekitaldi bat izango da. Ekitaldia LKS Eraikineko Plaza aretoan izango da, Arrasateko Berrikuntza Guneko Goiru kaleko 7.ean, maiatzaren 16an, 17:30etik aurrera.

SAIOKA SAREAren aurkezpen ekitaldian parte hartzeko izana eman behar da: telefonoz (943772064) edo e-postaz (morobengoa@iseamcc.net)

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg