Inicio de sesión

PostHeaderIcon MONDRAGON UNIBERTSITATEko Surf Txapelketa ospatu zen aurreko larunbatean.

Orain dela 6 urte hasi ginen txapelketa hau antolatzen, gure unibertsitateko surflaririk onenak ezagutzeko eta ostean Frantziako Unibertsitate Txapelketara joateko. 

Ikasturte honetan, gure ikasleez gain, Frantziako ikasleak ere gonbidatu ditugu eta aipatzeko hauek erakutsi duten maila altua, irabazlea Jules Thomet Ripcurl-eko surflaria izan zen.

Eguraldi oso ona egon ez arren, larunbat goizean ospatu zen txapelketa, elkarpuntua gure laguntzaileak diren Zarauzko Surf Eskola zen goizeko 8:30n. Bertan aldatu eta urtera.

Txapelketa taldeka jokatu ze, frantziako taldea onena izanda. MONDRAGON UNIBERTSITATEteak beste bi talde osatzea lortu zuen.

Azkenean onenentzat Ocean Sunglasses-i esker sariak banatu genituen eta 360 aldizkariari esker guztiontzar opariak.

Bukaera goxoa emateko, denok otordu bat egiteko aukera izan genuen Zarautzen bertan.

Irudiak eta bideoa hemen

Iturria:mondragon.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg