Inicio de sesión

PostHeaderIcon MONDRAGON UNIBERTSITATEko Kirol Zerbitzuak martxan jarri du argazki lehiaketaren XV.edizioa.

MONDRAGON UNIBERTSITATEko Kirol Zerbitzuak martxan jarri du argazki lehiaketaren XV.edizioa. Aurtengo gaia "jarduera fisikoa natur ingurunean" izango da eta maiatzaren 20a bitarte aurkeztu ahal izango dira lanak.

Edizio honetan bada berrikuntza nagusi bat. Argazki irabazleak 100€ko saria jasotzeaz gain, argazkia datorren ikasturteko egutegian erabiliko du Kirol Zerbitzuak. Bigarren aldaketa bat ere bada, orain arte eskaini den bilduma onenaren lehiaketa desagertuko egingo da.

Argazki guztiak MONDRAGON UNIBERTSIATEko Kirol Zerbitzuaren webgunean ikusgai jarriko dira, ekintza osagarriak/argazki lehiaketa atalean.

Hartu argazki kamera eta zoaz ideia on bati argazkia ateratzera!

XV.argazki lehiaketa diptikoa eus

Iturria:mondragon.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg