Inicio de sesión

PostHeaderIcon Mondragon Unibertsitateko Injenieritzako ikasleek Orona Get Up zarien lehen hiru postuak bete dituzte.

Aurtengo edizioan, lehen postua eta 1.500 €-ko saria Mondragon Unibertsitateko Sistema Txertatuen Masterreko ikaslea den Miriam Morenok eskuratu du, ‘Mobile Doc’ proiektuari esker. Ikasle horrek aplikazio mugikor bat diseinatu du, aukera ematen duena Oronaren dokumentazio teknikoa tabletetan ikusteko. Hala, igogailuen mantentze-, konponketa- eta modernizazio-lanen arduradunak digitalki sar daitezke konpainiaren dokumentuetara. Metodo horri esker, paper gutxiago erabiltzen da, eta zenbait arazo saihesten dira, hala nola dokumentuak galtzea edo ez eguneratzea.

Bigarren postua, 1.000 €-ko sariarekin, Mondragon Unibertsitateko Energia eta Potentzia Elektronikan Masterreko ikaslea den Iñaki Ibañezentzat izan da, A klaseko igogailu bat eta trafiko- eta energia-datuen erregistragailu bat garatzeko proiektua egiteagatik.

Hirugarren saria, 500 €-koa, bi ikaslek jaso dute. Josune Bilbaok, Mondragon Unibertsitateko Industria Injenieritzan Masterreko ikasle denak, igogailuaren esekidura-sistemaren osagai berriak baliozkotzeari buruzko proiektuagatik eta Tecnuneko ikaslea den Iñigo Perez de Amezagak, polea isolatzaile bat garatzeko proiektuagatik,.

Ekitaldian, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren zuzendari nagusia Carlos Garcíak eta Tecnuneko Kanpo Harremanetako arduradun Javier Ganuzak hitz egin zuten, eta bakoitzak Orona Get Up sariei buruz duen ikuspegia eman zuen. Bestalde, Oronako Ikerketako kudeatzaile Inge Isasak aurkeztutako proiektuen berri eman zuen, eta, azkenik, Mikel Tolosak, Oronako Garapen Korporatiboko Zuzendariak, sariak eman zizkien hautatutako ikasleei.

Orona Get Up sarien bidez, konpainiak hauen alde egiten du: gazteen talentua, haien trebakuntza eta ikasleei aukera ematea beren proiektua aurkezteko eta sakon lantzeko; horrez gain, Oronaren diziplina anitzeko taldearen etengabeko laguntza eta aholkularitzarekin egitea ikerketa-proiektua. Oronako Korporazio Garapeneko zuzendari Mikel Tolosak eskerrak eman dizkie ikasleei parte hartzeagatik, eta hau esan du: “Talentu handia dutela erakutsi dute beren proiektuetan. Oso pozik nago Orona Get Up sariek zazpigarren edizioa dutelako aurten; horrek agerian uzten du Oronak konpromiso irmoa duela gazteen talentuarekin”.

Iturria:mondragon.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg