Inicio de sesión

PostHeaderIcon MONDRAGON UNIBERTSITATEKO HIRU IKASLEAK PARTE HARTZEN ARI DIRA IMAGINE CUP LEHIAKETAN.

Aitor Akizu (24 urte), Javier Sierra (23 urte) eta Josu Lopez (22 urte) Informatika Ingeniaritzan Gradua egiten ari dira, Arrasateko Goi-Eskola Politeknikoan. Hirugarren mailan dihardute.

Abenduan proiektu bat garatzen hasi ziren, “Smart-Light” izenekoa, Microsoft-ek antolatutako Imagine Cup lehiaketan parte hartuz. Proiektua garatzeko, lan egin dute Microsoftek Garai Gunean daukan Berrikuntza Zentroarekin.

Gazteen proiektuaren helburua da kaleko farolen energia kontsumoa murriztea. Horretarako, programa bat sortu dute, sentsore batzuk dauzkana, eta sentsore horiek farolari informatzen diote, momentu bakoitzean, jendea kaletik pasatzen ari den ala ez.

Oinezkorik pasatzen ez denean, farolaren argia minimoan dago. Oinezkoa pasatzen denean, argiaren intentsitatea handitzen da.

Farola bakoitzean sistema teknologiko bat dago txertatuta. Sistema horrek sentsoreen datuak jasotzen ditu, eta sistema zentral batera bidaltzen ditu. Azken finean helburua da kale inteligente bat egitea, kaleko erabiltzaileekin interaktuatzeko kapaz izango dena. Farola horrek, printzipioz, argindarra erabiliko luke, baina hobetu daiteke eguzki-plakak jarriz, egunean zehar eguzki energia lor dezan.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg