Inicio de sesión

PostHeaderIcon Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentruak (DBZ) SERVDES 2014 kongresuan parte hartu du.

DBZ-AK ETA BAC MONDRAGON-EK PRODUKTU ETA ZERBITZUEN DISEINU ESTRATEGIKO-KO MASTERREAN BURUTURIKO EKIMENAK AURKEZTU ZITUZTEN LANCASTERREN OSPATU BERRI DEN MUNDU MAILAKO SERVDES ZERBITZU DISEINU KONGRESUAN

Zerbitzu Diseinua produktuak eta zerbitzuak diseinatzeko modua eraldatu duen diziplina berri bat bezala osatu da. Era berean, diseinuaren diziplina berri honi lotuta diseinu ikerketa eta master ikasketa programa berriak ugaritzen ari dira mundu mailan. Honen harira, Zerbitzu diseinuan lanean dabiltzan Ikertzaile eta diseinatzaileen nazioarteko topagune erreferente bilakatu da SERVDES diseinu kongresua.

Mondragon Unibertsitateko DBZ-ak, Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Masterrean buruturiko ekimenak aurkezteko gonbita jaso zuen Apirilean Lancasterren ospatutako 2014eko edizioan. Mondragon Unibertsitatea parte hartu zuen estatuko unibertsitate bakarra izan zelarik.

Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Masterreko seihilabeteko proiektuetan, ikasleek enpresa batentzako produktu eta zerbitzu berrien proposamenak diseinatzen dituzte, testuinguru erreal batean lan eginez eta enpresa parte-hartzailearen kideekin batera elkarlanean dihardutelarik.

Proiektu hauen adibide BAC MONDRAGON-ekin burututako ekimena da, eta berau aurkeztu zen Lancasterren. Seihilabeteko proiektu honetan, masterreko ikasleek Mondragon taldeko kooperatibentzat zerbitzu kontzeptu berriak diseinatu zituzten, kooperatiba desberdinen arteko kooperazioa bultzatuz.

DBZ-a Zerbitzu Diseinua enpresa industrialen testuinguruan nola aplikatu daitekeen ikertzen dihardu, horretarako prozedura eta erreminta desberdinak garatu dituelarik. DBZ-aren Ikuspegi honek piztu zuen interes berezia bildutako diseinatzaile eta unibertsitateetako ikertzaileen artean.

Iturria: DBZ - MU.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg