Inicio de sesión

PostHeaderIcon Mondragon Unibertsitateak Enpresa Administrazioko ehunen bat ikasle bildu ditu Lan-orientazioari buruzko jardunaldian Oñatin.

Atzo, urtarrilaren 25a asteazkena, egin zen ekitaldia Oñatiko Enpresagintza Fakultatean, 9:00etatik 16:30era. Jardunaldian Oñati eta Bidasoa campusetako Enpresagintza Fakultateko Enpresa Administrazioko ikasleak bildu ziren, ikasketak burutu ondoren izango dituzten lan-aukerak ezagutzeko helburuarekin.
Mondragon Unibertsitateak Enpresa Administrazioko ehunen bat ikasle bildu ditu Lan-orientazioari buruzko jardunaldian Oñatin.
 

Ikasketetako azken urtean kezka ugari izan ohi dituzte ikasleek, eta ez bakarrik azterketen edo karrera/gradu amaierako proiektuen ingurukoak, euren lan-etorkizuna bideratzeko moduari buruzko zalantzak ere izaten baitituzte: besteren kontura lan egitea, ekintzaile izatea edo atzerrian lana bilatzea.


Mondragon Unibertsitateak ehunen bat ikasle bildu zituen atzo Oñatin, Lan-orientazioari buruzko jardunaldian. Enpresa Administrazioa eta Zuzendaritzako azken ikasturteko ikasleak dira, Enpresagintza Fakultateak Oñatin eta Bidasoan dituen campusetakoak, alegia. Ekitaldia 9:00etan hasi zen eta 16:30ean amaitu. Jardunaldian hurbiletik jaso zuen ikasleek enpresa-munduaren berri, eta ildo horretan, arrakasta izan duten ekimenak azaldu ziren; era berean, enplegua bilatzeko hartu beharreko erabakietan lagungarri izatea izan du xede ekitaldiak. Gainera, curriculuma idazteko edo lan-elkarrizketei aurre egiteko  aholkuak jaso zituzten partaideek.

Jardunaldia.


9:00etan ekin zitzaion jardunaldiari, partaideei ongietorria eginaz. Ondoren, 9:35ean hasi zen lehen hitzaldia, Mikel Mesonero Enpresagintzako koordinatzaile akademikoak “Y ahora qué?” (Eta orain zer?) izenburupean eskaini zuena.  Tituludun berriek izango dituzten lan-aukerei buruz hitz egin zen. Jarraian, -09:50-10:30-  Iluminada Aparicio Ekonomisten Euskal Elkargoko ordezkariak tituludunek lan-merkatuan dituzten aukerak izan zuen hizpide. Silverspace enpresaren arrakasta ere aztertu zuten partaideek “Soñar es posible” (Amets egitea posible da) hitzaldiaren bidez. Mondragon taldean Asiarako Erosketa-arduradun den Jokin Laspiurrek, berriz,  “¿Hay vida más allá de Euskadi? Mi experiencia en China” (Bizitzarik ba al dago Euskaditik haratago? Txinan izan dudan esperientzia) berbaldia eskaini zuen. Horrela, lanbide-karrerari begira atzerrian diren aukerak edo ekintzaile izateak dakartzanak ezagutzeko parada izan zuten ikasleek.
12:00etan lau tailer jarri ziren abian, “¿Dónde voy a trabajar?” (Non egingo dut lan?) izenburupean, eta ikasleek eurek aukeratu zuten zeinetan parte hartu. Lehenengo tailerraren ardatza pertsonak izan ziren, eta Bodegas y Bebidas enpresak zuzendu zuen; bigarrenean logistikaren gaia jorratu zuten, Logistikako Euskal Erakundearen eskutik; hirugarren tailerrean marketina aztertu zuten Artium enpresako ordezkarien zuzendaritzapean; eta laugarrenean, berriz, finantzei buruz aritu ziren partaideak.
14:30etik aurrera bi hitzaldi eskaini zitzaizkien ikasleei: batetik, “Descubre tu vocación” (Aurkitu zure bokazioa) izenburupean, Fagor Arrasateko Giza Baliabideen arduradun Erika Mendibil mintzatu zen; bestalde, eta ekitaldiari amaiera emateko, Lanbide erakundeko ordezkariak curriculuma idazteko eta lan-elkarrizketei aurre egiteko moduak azaldu zizkieten bertaratutakoei.

Iturria: MONDRAGON.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg