Inicio de sesión

PostHeaderIcon MONDRAGON UNIBERTSITATEAK EKITEN SARIAK BANATU DITU

Ekitaldia Goi Eskola Politeknikoan izan da, eta bertan aurkeztutako 56 proiektuetatik 7 saritu dituzte. Izan ere, Landa Ingurumenaren Garapenari buruzko alorrean bigarren eta hirugarren postuak hutsik geratu dira.

Mondragon Unibertsitateak gaur, osteguna,Ekiten lehiaketako sariak banatu ditu.  Ohikoa den moduan ekitaldia Goi Eskola Politeknikoan izan da, eta bertan Josu Zabala errektorearekin batera, Kimu Berri proiektuko dinamizatzailea denMikel Orobengoa, Debagoieneko Landa-Garapenerako Bulegoko Agurtzane Diaz, eta Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteko gerentea denAgurtzane Etxaniz izan dira.

Aurtengo edizioan guztira56 proiektu aurkeztu dira, eta urtero legez epaimahaiak hiru arloen arabera sailkatu ditu:  “Enpresa Ideia Berriei buruzko V. Lehiaketa”, “Landa Ingurunearen Garapenari buruzko Ideia eta Proiektuen III. Lehiaketa” eta “Gaztedi, Aisialdi eta Kirol alorretako Ideien II. Lehiaketa”.  Lehenengo atalean 23 proiektu aurkeztu dira, bigarrenean 7, eta azkenekoan 16.

 Aurtengoalehiaketa honen bosgarren edizioa izan da, eta antolatzaileak pozik azaldu dira ikasleek emandako erantzunarekin.  “Iaz 35 proiektu aurkeztu baziren, aurten kopuru horrek nabarmen egin du gora”, esan du Josu Zabala errektoreak.  Testuinguru honetan, urtetik urtera indartzen ari den lehiaketa honen helburu nagusia ikasleengan ekintzailetzaren kultura sustatzea dela aditzera eman dute, “enpresa edo negozio propia martxan jartzeko”. 

 Gauzak horrela, orain dela bost urte lehiaketa hau abiaraztean kategoria bakarra baldin bazegoen, dagoeneko kopuru horrek hiruraino egin du gora.  Kategoria hauen guztien irabazleak izendatzeko epaimahaiak hiru irizpide erabili dituela jakitera eman du Zabalak: bideragarritasuna, aberastasuna edo lanpostuak sortzeko gaitasuna, eta izaera berritzailea.

 Gaurko ekitaldian zazpi talde saritu dituzte, Landa Ingurumenaren Garapenari buruzko alorrean bigarren eta hirugarren postuak hutsik geratu baitira.  Kategoria bakoitzeko irabazleek 1.000 euroko saria jaso dute, beste biek, aldiz, 500ekoa.  Honetan guztian Gazte Enpresaz gain, Kimu Berri eta Debagoieneko zein Debabarreneko Landa Garapenerako bulegoek hartzen dute parte.

Gazteria, Aisialdia eta Kirol arloko Ideiak

Gaztedi, Aisialdi eta Kirol alorretako ideien artean, epaimahaiaren iritziz lanik onena “Bikewasher” delakoa izan da, LEINNeko Ander Rozas, Aritz Pagola, Ibon Garmendia eta Matin Rekondo ikasleek egina.  Bi metro luzeko armairu batean bezeroak bizikleta sartu eta txanpon batzuen truke garbitzea da egitasmo honen xedea.

Hauen atzetik “Actinmap” izeneko proiektua geratu da, Informatikako Ingeniaritzako Iker Perez, Mikel Ardanza, Jon Padilla eta Liher Granadosena.  Proiektu hau webgune bat da, geologikoki lokalizatuta dauden kontzertuak edo jaiak bezalako ekimenak biltzen dituena erabiltzaileen eskuetara jartzeko.

Azkenik, hirugarren postua “Whoru – Geo-Social Live Network” lanarentzat izan da.  Kasu honetan Iñaki Cortajarena, Andoni Gomez, Igor Ordoñez eta Alexander Salor izan dira egileak, Informatikako Ingeniaritzakoak ere.    Honako hau azken belaunaldiko aplikazio informatikoa da, erabiltzailearen lekua zehaztu dezakeena eta baita ere gainontzeko erabiltzaileena ere. 

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg