Inicio de sesión

PostHeaderIcon Mondragon Unibertsitateak batxilergoko eta LHko 50 gazte bildu ditu Oñatin gazteGOTalent lehiaketan.

Enpresa-mundua atsegin duten 16 eta 18 urte bitarteko gazteentzako ideia-lehiaketa da gazteGOTalent.
Mondragon Unibertsitateak batxilergoko eta LHko 50 gazte bildu ditu Oñatin gazteGOTalent lehiaketan
 

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak batxilergoko eta Lanbide Heziketako 50 bat ikasle bildu zituen pasa den ostiralean, abenduaren 15an, Oñatiko kanpusean, euren enpresa-talentua erakuts diezaieten ekitaldian parte hartuko zuten enpresei.

Enpresa-mundua atsegin duten gazteek benetako erronkei aurre egiteko ideiak sortzea lortu nahi du gazteGOTalent lehiaketak.

Lehiaketaren baitan, kirolaren, modaren eta kulturaren sektoreetako enpresek benetako erronkak proposatuko dizkiete; besteak beste, Real Sociedad, Loreak Mendian, Orbea, Atlantikaldia edo Buatxabal enpresek. Ikasleek euren talentua eta arrazoiak emateko gaitasuna landu beharko dituzte, epaimahaiak sinets dezan euren ideia dela erakundearen beharretara ondoen egokitzen dena.

Mondragon Unibertsitateko myGADE graduko ikasleek antolatu dute jardunaldia. Hori ikasketak eta lana uztartzen dituen Enpresa Administrazioko eta Zuzendaritzako gradu bakarra da estatuan, eta ikasleek konpetentziak bai unibertsitatean bai enpresan eskuratzeko gaitasuna lantzen dute.

Jardunaldia

Jardunaldia 9:00etan hasi zen Mondragon Unibertsitatearen Oñatiko kanpusean (Areto Nagusian), eta ongi-etorriaren ondoren enpresek proposatutako erronkei erantzun behar zieten gazteek. Hiruzpalau laguneko taldeetan lan egin zuten proposatu dizkieten erronkei aurre egiteko. 12:30etik aurrera aurkeztuko zituzten egindako lanak.

Talde irabazlea sare sozialetan like gehien lortuko zituena izan zen. Irabazleek Madrilerako edo Bartzelonarako asteburuko bidaia eskuratu dute, eta eurek aukeratuko duten kontzertu baterako sarrerak ere bai.

Iturria: TULANKIDE.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg