Inicio de sesión

PostHeaderIcon Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Lanbide Heziketako ikasleak nazioarteko robotika lehiaketara joango dira.

Robotek taldeak diseinatu eta sortu duen robotak First Tech Challenge Europako robotika txapelketan hartuko du parte. Iaz robot-diseinurik onenaren saria jaso zuen taldeak eta aurten, esperientzia errepikatzeko asmoz doaz Holandara. Gaur egin dute proiektuaren aurkezpena hedabideen aurrean.

595.1 (id: 5135012)

 

Koldo Carrillo- 2014/03/20

 

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Lanbide Heziketako 11 ikaslek osatzen duen taldea Holandara joango da martxoaren 29an, iazko garaipena berretsi eta defendatzera. First Tech Challenge Europako robotikako txapelketan hartuko dute parte hauen taldeak, 4 tutorerekin batera osatua, eta gaur, eguena, prentsaurrekoa eman dute txapelketa bera zein euren lana ezagutzera emateko. Bertan, 11 ikaslez eta 4 tutorez osatutako taldeaz gain, Eusko Jaurlaritzako Heziketa eta Ikaskuntza zuzendari Ramon Martinez de Murguia eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (Lanbide Heziketako Zentroko) zuzendari nagusi Vicente Atxak hartu dute parte.

595.2 (id: 5154960)

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Lanbide Heziketako zentroa da Europako txapelketan parte hartuko duen Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxe bakarra. Bertan, Espainia, Alemania, Holanda, Ingalaterra, Errusia eta Errumaniako 40 talderekin lehiatuko dira eta gaur adierazi duten moduan, euren helburua irabaztea izango da. Europako finala martxoaren 29an egingo da Eindhoven-en. Robotek taldeak joan zen urtean irabazi zuen Europako txapelketa eta horri esker, Amerikako Estatu Batuetan egin zen munduko finalean parte hartu zuen. Gainera, robot-diseinurik onenaren saria jaso zuen taldeak. Aurten ere, lehenengo bi taldeak Saint Louiseko (Misuri, AEB) finalerako sailkatuko dira eta hori apirilaren 23tik 26ra izango da.

Robota probatu dute bertaratutakoen aurrean

First Lego League txapelketa ezagunaren goi kategoria da First Tech Challenge Robotikako nazioarteko lehiaketa eta Robotek taldeak 18 eta 23 urte bitarteko ikasleen kategorian hartuko du parte. Taldeak robot bai diseinatu, fabrikatu, muntatu eta programatu behar izan du, era autonomoan nahiz telegidatuan lan egiteko gai dena, urtero finkatzen diren joko-arauak oinarritzat hartuta. Gaurko aurkezpenean azaldu dutenez, robota egiterakoan produkzio baten garapenean ematen diren fase guztiak barneratzen ditu proiektu honek eta hala, Robotek taldeko ikasleak fabrikazio mekanikoko diseinua, robotika eta automatizazio industriala, eta sistema elektroniko eta automatizatuak heziketa zikloetako tituluetan daude.

595.3 (id: 5175280)

 

Vicente Atxa Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Lanbide Heziketako Zentroko zuzendari nagusiak prentsaurrekoan adierazi duenez, gehiago ikasi eta trebakuntzan hobetzeko aukera ematen die ikasleei eta bestalde, heziketa profesionalean egiten den lana nazioartean bistaratzeko aukera aparta da. Bestalde, teknologia maila altua eskatzen du First Tech Challenge txapelketan eta gure herrialdea maila horretara iristen dela erakusteko baliagarria da baita ere.

Ikasleek First Tech Challenge lehiaketarako prestatu duten robota aurkeztu dute gaurkoan. Lehiaketako antolakuntzak froga bat diseinatu du irabazlea aukeratzeko eta robotak hainbat puntu lortu beharko ditu frogan zehar.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren taldea honako hauek babesten dute: Danobat Group, Mondragon Assembly, Fagor Arrasate, Fagor Automation, Mondragon Taldea; eta Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Lehendakariordetzaren lankidetza izan du.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg