Inicio de sesión

PostHeaderIcon Mondragon Educación Internacionalek bere hezkuntza-proiektua sendotu du.

Egun, MEI, hiru herrialdetan kokatu da eta sei dira MEIk kudeaketan parte hartzen duen goi mailako hezkuntza erakundeak; bi unibertsitate, bata Kolonbian eta bestea Mexikon; eta Saudi Arabian, lau goi mailako heziketa zikloetako zentro.

595 (id: 3938889)

Irudian, José Antonio Ieregi Alecopeko gerentea, Iosu Zabala MUko Errektorea eta Iñaki Pagonabarraga MEIko  zuzendaria.

 

Mondraberri- 2014/05/27

 

Mondragon Educación Internacional (MEI) Mondragon Unibertsitateak eta Alecop Kooperatibak 2009. urtean sortutako sozietatea eta, ondoren Mondragon Korporazioa gehitu zitzaien, munduan Goi-mailako Hezkuntza Erakundeak sustatzeko eta kudeatzeko, bai berriak sortuz, bai dagoeneko daudenetan parte hartuz.

Egun, MEI, hiru herrialdetan kokatu da eta sei dira MEIk kudeaketan parte hartzen duen goi mailako hezkuntza erakundeak; bi unibertsitate, bata Kolonbian eta beste Mexikon; eta Saudi Arabian, lau goi mailako heziketa zikloetako zentro. Mondragon Educación Internacional, benetako errealitate bat dela eta goi mailako zentroen nazioarteko sare bat osatzen ari dela esan daiteke, Mondragon Unibertsitateko espiritu eta eredua errepikatuz, neurri batean, herrialde bakoitzean, baina nork beraren izaera kontuan izanik.

MEIren orientazioa Goi Mailako Hezkuntza Erakundeen promozioa eta kudeaketa da mundu mailan, bai berriak sortuz edo daudenetan parte hartuz. Nortasun komun baten zigiluarekin, “MONDRAGON Zigilua” lana egingo dute erakunde autonomo eta independenteak, lurralde bakoitzaren beharrei zuzenean erantzunez, sarean lana eginez, sinergiak landuz eta nazioarteko sare bat sortuz, nork bere goi mailako hezkuntza sistema indartzeko.

Komunean egindako lanaren eta ikuspegi partekatuaren sinergiak aprobetxatuz, unibertsitate eta goi mailako hezkuntza erakundeen sarearen sorrerak, ezagutzaren nazioarteratzea eta globalizazioa baimentzen ditu eta baita ere, hezkuntzaren eta balidatutako esperientzien sozializazioaren bitartez, aberastasunaren sorrera. Giza baliabideei dagokienean, egun, MEI proiektuaren inguruan 900 pertsona mugitzen dira dedikazio ezberdinarekin.

Mondragon Educación Internacional-ek, zabalkunde prozesu honetarako dauden aukerak aztertzen jarraitzen du, bere estrategiarekin bat egiten duten baldintzak betetzen badira, esaterako, Chilen, Perun edota Ekuadorren.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg