Inicio de sesión

PostHeaderIcon MGEPeko Lanbide Heziketako ikasleak finalistak dira Siemensek antolatu duen lehiaketan.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko diziplina anitzeko ikasle-talde bat lau finalisten artean sailkatu da Siemensek estatu mailan zortzigarrenez antolatu duen Industry Automation prototipoen lehiaketan. Goi mailako Heziketa Zikloko bi ikaslek eta ingeniaritza-graduko batek osatutako taldeak automatizatutako berotegiaren proiektua aurkeztu du. Lehiaketaren lehen fasean, aurkeztutako 10 proiektu onenen artean sartu zuen epaimahaiak ikasleon egitasmoa, eta bigarren fasean, berriz, lau onenetako bat dela erabaki du. Epaimahaiaren erabakiz irabazlea nor izango den datorren ekainaren 20an emango dute jakitera Madrilen.

Sergio Murga eta Iker Senar, Goi Mailako Heziketa Zikloko Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuetako 2.mailako ikasleak, eta Julen Paniagua, 3.mailako Industria Elektronikako Ingeniaritzako graduko ikaslea, hiru hilabetez landu dute proiektua. Landare mota jakin bat hazteko klima-baldintza egokiei eutsiko dien berotegi automatizatuaren kontrola da egitasmoaren funtsa. Ukipen-pantaila baten bitartez honako hauek egin ditzake erabiltzaileak: landare mota aukeratu, funtzionamendu automatikoa eten, eragingailuren baten inguruan zuzenean esku-hartzeko, eta berotegiaren alarma-egoerei edo prebentziozko mantentzeari buruzko ohartarazpenak jaso, besteak beste.

Industria-automatizazioa ikasketa-planetan sartuta duten Espainiako Lanbide Heziketako institutuei eta unibertsitateei bideratuta dago lehiaketa.

Iturria:mondragon.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg