Inicio de sesión

PostHeaderIcon MGEP–MUko lau masterretako ikasleek pertsonen eguneroko bizitza errazteko produktuak eta zerbitzuak diseinatzeko lehiaketa batean parte hartuko dute.

KIMU BERRI ekimenak sustatutako lehiaketa baten esparruan, eta MONDRAGONeko BACek babestuta, MGEP–MUko lau masterretako ikasleek AISE izeneko lehiaketan parte hartuko dute.

AISE prozesuan MUko Goi Eskola Politeknikoko 4 masterretako ikasleen parte hartuko dute (Industria Masterra, Diseinu Masterra, Berrikuntza Masterra eta Sistema Txertatuen Masterra),pertsonen eguneroko bizitza erraztuko duten produktuak edo zerbitzuak diseinatzeko xedearekin.Horretarako, ikasleek zeregin hauek egin beharko dituzte:

  • Pertsonen egunerokotasunari eragiten dion arazo edo eragozpen bat detektatu.
  • Bezeroaren bizitzaren egun batean esperimentatu eta dokumentatu.
  • Produktuaren edo zerbitzuaren diseinua eta prototipoa.
  • Esperimentazio aktiboa produktuaren edo zerbitzuaren bezero potentzialekin.
  • “Video pitching” bat egin proiektua aurkezteko.
  • Proiektuaren amaierako aurkezpena enpresen ordezkariek osatutako epaimahai baten aurrean.

Aurreikusita dago ELKARBIDE sare sozialak (www.elkarbide.com) proiektuen eta loturen dokumentazioaren laburpena egitea, proiektu bakoitzaren “video pitching”-a ikusteko.ELKARBIDEri atxikitako kideek proiektuak bozkatu ahal izango dituzte, eta emaitza bateratuak proiektu irabazleen hautaketari gehituko zaizkio.Horrenbestez, master balkoitzak proiektu irabazle bat izendatuko du, irizpide hauetan oinarrituta:

  • Herri bozketa ELKARBIDEn.
  • Proposamenaren originaltasuna.
  • Aberastasuna eta enplegua sortzeko ahalmena.
  • Proiektuaren enpresa bideragarritasuna.

Aurreikusita dago AISE programa 2014ko ekainaren erdialdean amaitzea.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg