Inicio de sesión

PostHeaderIcon Masterraren hilabetea antolatu du Mondragon Unibertsitateak, eskaintza ezagutzera emateko

Horretarako, hainbat jarduera antolatu dituzte maiatzaren 28tik ekainaren 19ra bitartean, besteak beste, informazio saioak eta azokak. Gainera, II. Enplegu eta Prestakuntza Azoka hartuko du Arrasatek ekainaren 19an; egitasmoaren aurtengo azken ekintza izango da.

Mondragon Unibertsitatearen ustez, gero eta gazte gehiagoren aukera da masterra egitea, gradu ikasketak amaitu ondoren espezializazioa egin edota doktoretza burutu nahi dutelako. Espezializazio profesionala eta akademikoa dute helburu masterrek, baita ikerkuntzako jarduera profesionalean hastea ere. Egun, 13 unibertsitate-master eskaintzen ditu, hiru ezagutza arlotakoak: ingeniaritza, enpresa kudeaketa eta hezkuntza. Euskal hiriburuetara zabaldu nahi du eskaintza, eta, horretarako, informazio saioak antolatu ditu:

Maiatzaren 28an

  • Goi Eskola Politeknikoan (Arrasateko campusean), 17:30ean
  • Enpresagintza Fakultatean (Bidasoako campusean), 18:00etan
  • Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (Eskoriatzako campusean),18:00etan

Ekainaren 18an

  • Goi Eskola Politeknikoan (Arrasateko campusean), 17:30ean
  • Enpresagintza Fakultatea (Oñatiko campusean), 18:00etan
  • Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (Eskoriatzako campusen), 18:00etan

Informazio saioez gain, Euskal Autonomi Erkidegoko hiriburuetan azokak egingo dituzte, eta informazio hitzaldiekin uztartuko dira. Azoketan master bakoitzak bere standa izango du:

  • Maiatzaren 29an, Donostialdean: Orona Ideo-innovation city (Orona Fundazioa, Hernani), 16:00etatik 19:30era egingo da azoka. Gainera, Gureak taldeko Berrikuntza arloko zuzendari Jon Ander Arzallusek hitzaldia emango du, 18:00etan.
  • Ekainaren 5an, Gasteizen: Silken Ciudad de Vitoria Hotelean, 16:00etatik 19:00etara.
  • Ekainaren 12an, Bilbon: Bilbao Berrikuntza Faktoria, Uribitarte kaleko seigarren zenbakian, 16:00etatik 19:30era. Mondragon Unibertsitateko irakasle Eli Urrutiak "Diseinuari loturiko lanbide-aukera berriak" gaiari buruzko hitzaldia eskainiko du, 18:00etan.

Masterraren hilabetea egitasmoari bukaera emateko Arrasatek LANBAI, II. Enplegu eta Prestakuntza Azoka hartuko du. Ekainaren 19an egingo da, arratsaldez, 15:00etatik 19:00etara. Enplegu bila ari diren pertsonei zuzendutako ekintza da, eta edozein unibertsitatetan ikasitakoek har dezakete parte.

Iturria: GOIENA.net

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg