Inicio de sesión

PostHeaderIcon Markos Goikolea iruñearrak irabazi du Euspot 2013ko lehiaketa

Atzo, asteartea, Euspot Euskarazko Spot Lehiaketaren sariak banatu ziren, eta ekitaldia Aretxabaletako Arkupe Kultur etxeko Zaraia aretoan.  Aurten 22 lan aurkeztu dira guztira, Euskal Herri osoko txoko ezberdinetakoak.  Lehenengo edizioarekin alderatuta 'kalitateak gora egin du eta parte-hartzea nabarmen hazi da', adierazi dute Euspot lehiaketako antolatzaileek. Izan ere, iaz  9 lan aurkeztu ziren eta aurten 22 lan lehiatu dira sari nagusia eskuratzeko. Kalitateak ere gora egin du, eta 'lan oso dotoreak eta askotariko estilokoak aurkeztu dira'.

Esan bezala, Aretxabaletako Arkupe Kultur etxeko Zaraia aretoan egin zen atzo sari banaketa ekitaldia, Ainhoa Vitoria (Euskadi Gaztea) kazetari gaztearen zuzendaritzapean. Hasiera eta amaiera Raul Romo saxofonistarekin eman zitzaion, eta Maite Goñik (Internet eta hezkuntza arloetan aditua) hitzaldia eskaini zuen. Euskara, gazteak eta sare sozialak aintzat hartuta egungo egoeraren ikuspegia eskaini zituen MUko irakasle eta Euskadi Irratiko iritzi emaleak. Gainera, 22 iragarkiak ere ikusi ahal izan ziren, eta ekitaldi ostean luntx batez gozatu ahal izan zen.

 

 

Irabazleak

 

Sekulako sariak banatu ditu Euspot Lehiaketak aurten ere. Guztira hiru sari banatu dira:

 

Publikoaren saria. / 500 euro

Aitor Abaroa (Lekeitio), “Ixi Boards” spotarekin.

1.307 bozka jaso dira guztira, eta horietatik 373 bozka izan dira irabazleak jaso dituenak.

Arteman Komunikazioa enpresaren ordezkaria den Arantzazu Lagunillak eman du saria.

 

590.publikoa (id: 5548002)

 

MUko ikasleen spotik onena. / 500 euro

Amaia Urteaga (Beasain), “euskara sarean #datsegit” spotarekin.

Saria Aitor Zuberogoitiak eman du saria, Ikus-entzunezko komunikazioko koordinatzaileak.

 

590.mu (id: 5514218)

 

Spotik onena (1.000 euro)

Markos Goikolea (Iruñea), “Bakoitzak berea. Sarean Euskaraz.” Spotarekin.      

Ana Bolinaga, Aretxabaletako Alkateak banatu du saria.

 

590.onena (id: 5532867)

 

18 urtetik beherakoen sarirako lanik ez da aurkeztu eta hortaz, saria hutsik geratu da.

Arteman, Aretxabaletako Udala eta MU

Bigarren urtez jarraian Arteman Komunikazioa, Aretxabaletako Udala eta MU izan dira Euspot 2013 lehiaketaren sustatzaile nagusiak. Hiruak ere oso pozik agertu dira aurtengo edizioak izandako oihartzunagatik, eta bide horretatik jarraitzeko asmoa erakutsi dute.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg