Inicio de sesión

PostHeaderIcon Manex Azula, gazteen Joko Olinpiarretara

urten egingo dituzte lehenengoz gazteen neguko Joko Olinpiarrak, Innsbruk-en (Austria), eta Bergarako Manex Azula snowboard rider-a aukeratu du Espainiako Federazioak gizonezkoen snow txapelketarako dagoen plaza bakarra betetzeko. Gaur hasiko dira jokoak eta Azula domekan lehiatuko da.

 

Azulak 16 urte baino ez ditu –gazte mailara salto egin berri du–, baina azken bi urteetan lortu dituen emaitzen ondorioz eta etorkizunari begira daukan proiekzioagatik aukeratu dute Joko Olinpiarretan egoteko.

Jokoen hasiera, gaur

Historian lehenengoz hartuko du herri batek –Innsbruk– jok oak hirugarrenez antolatzeko ardura. Hala, gaur, egubakoitza, hasiko dituzte, baina Azulak atseden izango du domekara arte.

Bergarakoak parte hartuko duen lehenengo proba half-pipe izenekoa izango da, baina emaitza ona lortzeko proba horretan baino esperantza handiagoa du egingo duen bigarrenean. Izan ere, bigarren proban espezialista da –urtarrilaren 19an izango da–, sloope-style izenekoan.

Gabonak, entrenatzen

Kirol hitzordu garrantzitsu horri begira entrenatzen igaro ditu Azulak Gabonak. Abendu amaiera Cerlerren igaro zuen Bergarakoak, anaiarekin batera suabe entrenatzen, eta abenduaren 30ean etxera itzuli ostean, urtarrilaren 2an Alpeetarako bidea hartu zuen, Valthorens estaziora. Hor egin ditu azken entrenamendu saio serioak, eta atzo, eguena, zen selekzioko ordezkariekin batzekoa.

 

Iturria: GOIENA.net

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg