Inicio de sesión

PostHeaderIcon MALEN RUIZ DE AZUA VALLADOLIDERA DOA EUSKAL SELEKZIOAREKIN

Eskola mailako Espainiako Txapelketan hartuko du parte pertika jauzilari arrasatearrak. Honetaz gain, Mojategin junior eta jubenil kategorietako Gipuzkoako Txapelketa ospatuko da zapatuan.

Galtzak bete lan izango dituzte asteburu honetan Arrasateko pertika jauzilariek.  Hitzordurik garrantzitsuena Malen Ruiz de Azuarentzat izango da, Valladolidera joango baita Euskal Selekzioarekin.  Jauzilari jubenilak Eskola mailako Espainiako txapelketan hartuko du parte, modalitate bakoitzeko autonomi erkidegoetako atleta bana du hitzordua.

 Ruiz de Azua laugarren postuan dago une honetan Espainiako rankinean, eta Jonathan Perez entrenatzaileak adierazitakoaren arabera “batez ere 2 etsai izango ditu, Kataluniakoa bata eta Nafarroakoa bestea”.  Arrasatearra ez bezala, aipatutako bi jauzilari hauentzat bigarren urtea da jubenil mailan.  “Azkenaldian Castelloneko beste jauzilari bat dabil zeresana ematen, Malen bezala lehen urtekoa dena eta une honetan bere aurretik dagoena”, dio Perezek.

 Entrenatzaile arrasatearrak Ruiz de Azua Valladolidera forma ezin hobean doala baieztatu digu, “dena den txapelketetan edozer gauza gerta daiteke”.  Zentzu honetan, asteburu honetako hitzorduari begira 3,60 metroko marka egitea da Ruiz de Azuaren erronka.  “Hori lortuz gero Munduko Txapelketan parte hartzeko 3,70ko minimotik gertu jarriko ginateke, dena den, hori lortzeko denbora badaukagu oraindik”.

Arrasaten Gipuzkoako Txapelketa

 Dena den, Valladoliden ez da egongo asteburuko arreta-gune bakarra, Mojategiko pistan junior eta kadete mailako Gipuzkoako Txapelketa ospatuko baita.  Bertan herriko hainbat atleta arituko dira, tartean Maialen Axpe.  Bedoñakoa ez da hitzordu honetara heltzen bere sasoirik onenean, azterketak direla medio azken asteetan ezin izan baitu ganoraz entrenatu.

 Axperekin bateraIstar Dapena kadetea ere arituko da Mojategin, baino honek ez du parte hartuko txapelketan.  Gainontzeko frogetan, Eukene Dorronsorok eta Uxue Bengoetxeak 200 metroko lasterketan hartuko dute parte, Chen Yianek, berriz, luzera jauzian.  Zorte on denoi.

 Era berean, goiz partean Alba Etxeandiak Gasteizen ospatuko den Eskola mailako Euskadiko Txapelketan lehiatuko du Gipuzkoako selekzioarekin.  Perezek azaldutakoaren arabera, “litekeena da Albak ere jauziren bat egitea arratsaldean Mojategin”.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg