Inicio de sesión

PostHeaderIcon Maiatzaren 16an Aktion jardunaldia izango da Garaian.

Maiatzaren 16an, ostirala, Garaia Berrikuntza Guneko Living lab aretoan Aktion jardunaldia izango da goizeko 9:00eatik aurrera.  "Zu zara pelikula honetako protagonista. 1,2,3 AktiOn!” goiburupean eta Mondragon Unibertsitateko LEINN graduko zenbait ikaslek Arizmendiarrietaren Lagunak elkartearekin elkarlanean, ekintza ezberdinak burutuko dituzte bailarako enpresa, unibertsitate zein elkarteetako partaide anitzekin.  Jardunaldia eguerdi partera arte luzatuko dela aurreratu dute antolatzaileek.

Denok dakigu bailara eta ingurune hau azkenaldian pairatzen dabilen atsekabea, horregatik, egoera hau adarretatik hartu nahi izan dugu”, adierazi dute.  Esan bezala, ekimena Login Lan junior kooperatiba eta Arizmendiarrietaren Lagunak elkarteak antolatu dute elkarrekin eta, aurreratu dutenez, “Aktioneko bigarren edizio honetara eman dezakegun bultzada txikia ematera gatoz”.

Ekimenaren bigarren edizio honetan izango diren jarduera eta ekintzak kooperatibismoaren inguruko baloreak elkarbanatu, horien inguruko gogoeta egin eta espiritu aurrerakoia zein positiboa piztea helburutzat harturik gauzatuko direla eman dute aditzera.  Esan bezala, jardunaldia goizeko 9:00etan hasiko da, eta handik ordu erdira Amancay eta Zestoako antzerki taldeak, interpretazio munduko teknikak oinarritzat hartuz, kooperazioa eta elkarlana sustatuko dute.  10:45etatik aurrera World Caoffeea egingo dute eta, hori amaiturik, 12:00 eta 13:00ak bitartean ekintzaile ezberdinen testigantzak jasoko dituzte.

Horrekin ez da amaituko jardunaldia, 13:00etatik aurrera egingo dituzten lanen aurkezpenen ostean eta "Esfortzu-gaitasuna eta mugak gainditzeko gogoa, irrika. Motibazioa eta pasioa dira bere indarrak" goiburupean, Axi Muniainek hitzaldia eskainiko baitu.  Honako hau izango da eguneko azken ekintza eta, hori amaiturik, bertaratutakoek lunch eder batez gozatzeko parada izango dute.

 

Izen ematea

Jardunaldi honetan parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea eta, horretarako, aktibatu@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharra dago.  Honetaz gain, informazio gehiago nahi duenak 648763598 telefonora deitu dezake, edota kcolomo.loginlan@gmail.com helbide elektronikora ere idatzi.


EGITARAUA


 

9:00 Materialaren banaketa.

 

9:15 Aurkezpena.

 

9:30-10:45 ESTIMULATU Amancay eta Zestoako Antzerki taldea. Interpretazio munduko teknikak oinarritzak hartuz, kooperazioa eta elkarlana sustatuko da.

 

10:45 -12:00 GARATU World Coffeea: Hainbat mahai antolatuko dira istorio banarekin. Mahai bakoitzeko istorioei erantzun bat emateko lan egingo da. Modu honetara, gaur egun mehatxutzat ditugun egoerak mahai gainean ipini, hausnartu, eta irterbideen bila, ideiak, arituko dira.

 

12:00-13:00 MOTIBATU Hiru ekintzaile eta kooperatiba berri baten esperientziak ezagutzeko aukera:

o Mikel Yerobi

o Goiener Koop. Elk.

o Sustraibarri Elkartea

o Igor Urien

13:00-13:30 Lanen aurkezpena.

13:30-14:30  Axi Muniain : "Esfortzu-gaitasuna eta mugak gainditzeko gogoa, irrika. Motibazioa eta pasioa dira bere indarrak".

14:30 Agurra.

*Ekitaldiaren ondoren eta amaiera gisa luncha eskeiniko da.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg