Inicio de sesión

PostHeaderIcon LEINNEKO JUMP IN ETA EGO KOOPERATIBEK ANTOLATUTAKO DEBAGOIENEKO I. PINTXO TXAPELKETAK.

Sei parte hartzaile aurkeztu dira lehiaketaren lehenengo edizioan eta pintxo ikusgarriak prestatu dituzte. Eroski nagusitu da bere boletus eta bakailao keztatu pintxoarekin.

 

Interes handia piztu du gaur herritarren artean Jump In eta EGO kooperatibek antolatutako Debagoieneko I. Pintxo Txapelketak. Mondrak Herriko plazan antolatutako Ardo eta Gaztaren Egunaren egitarauaren barruan ospatu da pintxo lehiaketa eta hortaz, testuinguru ederrean bilduta gozatu dute herritarrek pintxo ezberdinen prestaketaz. Antolatzaileek beren helburua bete dute eta oso pozik agertu dira lehiaketan zehar izandako bizitasun eta interesarengatik.

Eguerdiko 12:30etan eman diote hasiera Debagoieneko I. Pintxo Txapelketari eta guztira sei parte hartzaile aurkeztu dira. Arrasatetik Runba, Kimetz, Monte, Eroski eta Lukas Zerkaostetako sukaldariak izan dira antolatzaileek utzitako sukalde txikian pintxoak prestatzen. Aretxabaletatik, ostera,Taberna Berrik eta Dagda Irish pub-ek eman dute izena gaurko lehiaketan. Parte hartzaile bakoitzak ordu laurdeneko denbora izan du pintxoa egiteko, herritarren eta epaimahaikideen begiradapean.

14:30ak inguruan, azken parte hartzaileak epaimahaikideei luzatu die prestatutako pintxoa eta hortik 10 minuturen buruan, ezagutu dute guztiek Debagoieneko I. Pintxo Txapelketaren irabazlea. Azkenean, Eroskiko taldeak lortu du garaipena bere boletus eta  bakailao keztatu pintxoarekin eta guztiak oso pozik agertu dira lortutako emaitzarekin. Eroskiko sukaldari Sonia Berezibarrek jantzi du txapela eta honetaz gain,diploma eta trofeoa eraman ditu taldeak. Epaimahaikideek adierazi dutenez, “pintxoaren kontzeptua” oso ondo islatu du irabazleak eta gainera, “zaporeen orekak” garaipena eman die Eroskikoei. Bigarren saria Aretxabaletara joan da, Taberna Berriko sukaldari taldearentzat, alegia, eta bukatzeko, Lukas Zerkaostetako Felix Garrido eta Jokin Belategi geratu dira sailkatu dira hirugarren postuan. Gainera, hirurek Debagoieneko jatetxe ezberdinetan afariak irabazi dituzte.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg