LEINNeko ikasleak dabiltza 3. urtez jarraian 24 Orduko Futbito Txapelketa antolatzen.
LEINN graduko hiru gazte antolatzen dabiltza 24 orduko futbito txapelketa, hirugarren urtez jarraian.
Lehen Zaldibarko Txapelketako Antolakuntzak prestatzen zuen, baina erreleboa pasatzera erabaki zuen.
“Jendeak gustura parte hartzen du, publiko ugari egoten da, baita giro bikaina ere”.
Formula funtzionatzen dabil, eta ondorioz aurtengo ediziorako ez dute aldaketa handirik egingo.
Aurten ere ekipoek 3 bide dauzkate izena emateko: whatsapp bidez, telefonoz edo emailez. “Iaz talde gehienak whatsapp bidez apuntatu ziren”.
Antolakuntzan ari dira LEINN graduko Ander Arizaleta arrasatearra, Eider Murgoitio udalarra eta Jon Ander Azkoitia aretxabaletarra.
Ikasketa arrazoiengatik, 4 hilabete egin berri dituzte Indian, Txinan,… eta orain direla 3 aste itzuli dira Arrasatera. “Beraz, denbora gutxi izan dugu txapelketa antolatzeko, baina denbora nahikoa”.
Aurreko urteetan bezala, “talde gehienak Sanjoanen ostean apuntatuko dira, eta orain arte 4 taldek eman dute izena”.
Gogoratu izena emateko azken eguna uztailaren 9a izango dela, txapelketa 12an jokatuko da.
Iazko tira-bira batzuen ondorioz, Antolakuntzak jokalariei eskatzen die arbitroekiko errespetua izatea, baita arbitroek erantzukizunez arbitratzea ere.
Aurtengo 24 orduetako txapelketan erabiliko dira aurtengo Zaldibarko Txapelketan erabilitako baloiak. Izan ere, “taldeak orokorrean baloi hauekin gustura daude”.
Txapelketako egunean, zapatu horretan (uztailak 12) ez da faltako ohiko barra Zaldibarren. LEINNeko gazteek 3 urte daramatzate lehiaketa antolatzen, eta aurten txapelketak Futbol Mundialarekin kointzidituko duen arren, antolatzaileek umore puntu batekin adierazi duten bezala: “Hau mundiala baino hobea da!”.
Iturria: MONDRABERRI.com