Inicio de sesión

PostHeaderIcon Langileentzako ikastaroak Arizmendiko Lanbide Heziketan.

Hobetuzen bitartez, Higiene eta elikagai arretako esku hartzeen eta Arquimedes programa informatikoaren ikastaroak eskainiko dituzte ekainean zehar. Izen emate epea zabalik dute dagoeneko.

595 (id: 1002601)

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak, Hobetuzen bitartez, beste bi ikastaro jarriko ditu martxan ekainean. Alde batetik, Higiene- eta elikagai-arretako esku-hartzeak erakundeetan ikastaroa, 70 ordukoa eta ekainaren 1etik 30era bitartean emango dena. Ikastaro honek gaitasun ziurtagiria lortzeko balio du , “Menpeko pertsonei arreta soziosanitarioa ematea erakunde sozialetan” ziurtagiria, hain zuzen ere. Arizmendi Ikastolaren Ferixalekuan (Arrasate) emango da 14:30etik 19:30era, astelehen, astearte eta ostegunetan. Hirugarren adineko egoitzetan lanean diharduenarentzat zein arlo honetan interesatuta dagoen edonorentzat da ikastaroa.

Bestetik, Arquimedes programa informatikoa, aurrekontuak, neurketak eta ziurtagiriak izenburupean ikastaro praktikoa emango du Isaak Galarraga arkitekto teknikoak eta Arizmendi Ikastolako irakasleak. Honako hau 20 ordukoa izango da, ekainaren 8, 9, 11, 15 eta 16an emango delarik Ferixalekuan. Arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Arquimedes tresna informatikoak aurrekontuak ez ezik, obren kostu ekonomikoa ere kudeatzen du; besteak beste, ziurtagiriak, planifikazioak…. Gantt diagramaren bidez egiten ikasiko du ikastaroa egiten duenak.

Lehentasuna langileek izango dute, hau da, aktiboan daudenak, hala ere, badago langabetuentzako plazarik ere. Biak ala biak dohainik dira. Interesatuek lanbide@arizmendi.ikastola.net helbidera idatz dezakete, 943 772025 luzapena 4322) telefono-zenbakira deitu edo Ferixalekura bertara hurbildu (Otalora lizentziaduna, 8).

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg