Inicio de sesión

PostHeaderIcon Langabeziak gorako bidean jarraitzen du Debagoienean

Lanbidek gaur –egubakoitza– eman dituen datuen arabera, urtarrilean baino 59 langabe gehiago zeuden otsailean bailaran: 3.346, orotara. Langabezia tasa ia %11ra iritsi da. Datuak iazko otsailekoekin alderatuz gero, orduan baino 300 gizon-emakume gehiago daude lan barik orain. 2012ko otsaileko langabe kopurua gainditu duen beste hilabete bat aurkitzeko, 2010eko martxora arte egin behar da atzera.

Herrika begiratuz gero, Eskoriatza da langabe kopurua jaitsi duen bakarra; sei langabe gutxiagorekin bukatu dute otsaila. Gainerako herrietan gora egin du langabeziak, igoera nabarmena izan ez bada ere.

Langabe kopurua eta langazia-tasa, herririk herri:

  • Antzuola: 98 (%10,77)
  • Aretxabaleta: 314 (9,73)
  • Arrasate: 1.372 (%11,86)
  • Bergara: 812 (%11,32)
  • Elgeta: 49 (%9,96)
  • Eskoriatza: 233 (%11,21)
  • Leintz-Gatzaga: 11 (%8,27)
  • Oñati: 457 (%8,46)

Iturria: GOIENA.net

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg