Inicio de sesión

PostHeaderIcon Langabeziak gora egin du irailean Debagoienan

Pasadan irailean, 18 langabetu gehitu zituzten Lanbideko zerrendetan, abuztuarekin alderatuta. Guztira 2.904 pertsona egon dira lan barik iraila osoan zehar. Datu honek, %9,37a suposatzen du. Abuztuan berriz, 2.886 herritar geratu ziren lan barik, %9,31a hain zuzen ere.

Egoera, herriz herri aztertzen baldin badugu, ezberdintasun batzuk aurki ditzakegu. Adibidez, Arrasaten, Aretxabaletan, Antzuolan edota Leintz Gatzagan langabetuen kopurua nabarmen igo egin dela esan genezake. Arrasatek, 1.211 langabetu izan zituen abuztuan, eta irailean berriz, 1.245; Aretxabaletan berriz, 272 ziren abuztuan, eta 289 irailean; Antzuolan, 84 abuztuan, eta 90 irailean, eta Leintz Gatzagan aldiz, 4 ziren abuztuan eta 5 irailean.

Bestalde, Bergaran, Elgetan, Eskoriatzan eta Oñatin, langabezia pixkatxo bat jeitsi egin da. Abuztuan, 734 bergaratar zeuden langabezian, irailean berriz, kopuru hori pixkatxo bat jeitsi da, 732 langabetu izateraino. Elgetan aldiz, 45 langabetu zeuden abuztuan, eta irailean 39. Eskoriatzan, pertsona bakar batek lortu zuen lana irailean, eta guztira, 179 pertsona izan dira langabetuak. Oñatiko kasuan, 356 langabetu zeuden abuztuan, eta irailean berriz, 325.

Urte honi dagokionez, esan, uztaileko eta abuztuko datuak bakarrik izan direla irailekoak baino hobeagoak, aurreko hilabeteetan, langabetuen kopurua altuagoa izan baita. Dena den, eta iazko emaitzekin alderatuta, aurtengo udako datuak hobegaoak izan dira. Iaz, %9,78koa izan zen langabezi tasa.

Gipuzkoa mailanorokorrean, langabezi tasa ez da askorik igo aurtengo udaran. Datuen arabera, langabeziak, %40an egin du gora uda ostean.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg