Inicio de sesión

PostHeaderIcon Langabezia jaitsi egin da ekainean Debagoienean

Ekainean maiatzean baino 125 lagun gutxiago zeuden lan barik Debagoienean, 3.559 guztira (%12,07).  Langabeziak bailarako herri guztietan egin du behera, Antzuolan (berdin mantendu da) eta Leintz Gatzagan (gora egin du) izan ezik.

Aurtengo urteak orain arte utzitako langabezia daturik onenarekin heldu gara Debagoienean 2013 erdira: 3.599 pertsona zeuden lan barik ekainean (%12,07); maiatzean, 3.724 (%12,49); apirilean, 3.775 (%12,66); martxoan, 3.825 (%12,83); otsailean, 3.868 (%12,98); eta urtarrilean, 3.776 (%12,67). Aurtengo urteko ekaineko Debagoieneko datua aurreko urteetako hilabete berekoekin alderatuz gero, berriz, 2012koa baino altuagoa da (3.250 langabe zeuden bailaran 2012ko ekainean) eta 2011koa eta 2010ekoa baino baxuagoa (2.984 eta 2.963 langabe zeuden, hurrenez hurren).

Joera beheranzkoa izan da herri denetan, bi salbuespenekin: Leintz Gatzagan igo egin da langabezia, eta Antzuolan bere horretan mantendu da. Arrasate da langabezia tasarik altuena duen herria Debagoienean, eta Elgetak du baxuena.

Datuak, herriz herri

  Apirila  Maiatza  Ekaina
 Antzuola  112 (%10,27)  114 (%10,45)  114 (%10,45)
 Aretxabaleta  344 (%10,17)  340 (%10,06)  318 (%9,41)
 Arrasate  1.577 (%15,22)  1.565 (%15,10)  1.504 (%14,52)
 Bergara  932 (%13,29)  905 (%12,90)  885 (%12,62)
 Elgeta  49 (%9,04)  49 (%9,04)  43 (%7,93)
 Eskoriatza  236 (%11,59)  230 (%11,29)  223 (%10,95)
 Leintz Gatzaga  11 (%8,15)  10 (%7,41)  11 (%8,15)
 Oñati  514 (%9,79)  511 (%9,74)  501 (%9,55)
 Debagoiena  3.775 (%12,66)  3.724 (%12,49)  3.599 (%12,07)

Langabe gutxiago Hego Euskal Herrian ere

Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera, Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan egin du behera langabezia tasak. Ekainean, 225.434 pertsona zeuden langabezian Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan; Maiatzean baino 5.969 gutxiago eta iazko ekainean baino 17.541 gehiago.

Horrela bukatu dute ekaina:

  • Araban, 27.428 lanberekin.
  • Bizkaian, 98.082rekin.
  • Gipuzkoan, 48.503rekin.
  • Nafarroan, 51.421ekin.
  • Hego Euskal Herrian, 225.434rekin.

Iturria: GOIENA.net

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg