Inicio de sesión

PostHeaderIcon Langabeendako bi ikastaro izango dira Mankomunitatean, Sarbideak antolatuta

oru Aldundiaren Sarbidea programaren eskutik, klinikako zainketaren eta energia berriztagarrien (fotovoltaikoa eta eolikoa) gaineko ikastaro bana izango da Mankomunitatearen egoitzan. Hautaketa Gipuzkoa osoan izena ematen dutenen izenemate-ordena jarraituta egingo da, eta Foru Aldundiak egingo du hautaketa.

Hauek dira ikastaroak:

  • Klinikako zainketak eta laguntzak. 200 ordu.
    Ordutegia: 09:00-13:30.
    Hasiera: otsailaren 16an.
    Otsailaren 16 eta 17an:
    Arriskuen prebentzioa.
    Otsailaren 21etik apirilaren 24ra: ikastaroa.
    Apirilaren 25etik ekainaren 15era: praktikak.
  • Sistema fotoboltaikoak eta eolikoak. 95 orduko ikastaroa
    Ordutegia: 08:30-14:00.

    Hasiera: otsailaren 23an.
    Otsailaren 23 eta 24an: arriskuen prebentzioa.
    Otsailaren 27tik apirilaren 4ra: ikastaroa.
    Apiril
    aren 16tik maiatzaren 4ra: praktikak.

Ikastaro hauek hartzaile konkretu batzuei bideratuta daude:

  • Lanik gabe dauden emakumeak.
  • Denbora luzean lanik gabe dauden pertsonak (3 hilabete baino gehiago langabezian).
  • Lehen enpleguaren bila ari diren gazteak.
  • Lanik gabe dauden 40 urtetik gorako pertsonak.
  • Minusbaliotasuna duten pertsonak.
  • Gizartetik baztertuta gelditzeko arrisku nabarmenean dauden beste pertsona batzuk.

Ikastaro hauek ez dute ordainsaririk izango.

Hautaketa prozesua Gipuzkoako Foru Aldundiak (Sarbideak) egingo du, Gipuzkoa osoan Sarbideak programa barruko ikastaroetan izena eman dutenen artean, eta betiere izen emate hurrenkera jarraituz.

Interesatuek Debagoieneko Mankomunitatera joan daitezke informazioa jasotzera eta, bere kasuan, izena ematera.

Iturria: GOIENA.net

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg