Inicio de sesión

PostHeaderIcon LANBAI II, Enplegu eta Formazio Azoka Arrasaten

Bigarren urtez, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk LANBAI azokaren II edizioa antolatu du ekainaren 19rako, Arrasateko Udalaren eta LANBIDEren laguntzarekin.

Azokan, iaz bezala, formazioaren inguruko informazioa jasotzeko aukera egongo da, curriculumak uzteko aukera, hainbate enpresa eta erakunderekin elkarrizketak mantentzeko aukera eta baita ere lan poltsa eta orientazio zerbitzuetan izena emateko aukera.

Aurten gainera, ekainaren 17 eta 18an, Arrasaten bertan, Kulturaten hain zuzen, arratsaldeo 18:00etan, bi hitzaldi eskainiko dira enpleguarekin zuzen-zuzenean lotura dutenak.

Batetik, ekainaren 17an, online reputazioaren inguruko hitzaldia entzuteko aukera izango dugu eta aditu batekin ditugun zalantzak argitu. Zein garrantzi duen sarean ematen ari garen irudiak gure ibilbide profesionalerako, nola ezabatu sarean dauden guri buruzko gustoko ez diren arrastoak...

Bestetik, ekainaren 18an, lan elkarrizketen inguruko tailerrean parte hartzeko aukera egongo da. Aukeraketa prozesuetan aritzen diren hiru enpresarekin lan elkarrizketa bat nola prestatu ikasiko dugu.

Bai azoka eta bai hitzaldiak, irekiak dira eta interesa duten pertsona guztiei zuzenduta daude.

Guzti honi buruzko informazio guztia, lanbai2014.mondragon.edu helbidean aurki dezakezu

Iturria:MONDRAGON.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg